26 uztaila, 2021

COVID-19 protokoloa

COVID-19 pandemia dela eta, prebentzio eta higiene neurriak hartuko dira Bizkaia Zientzia Plazaren baitan egingo diren ekitaldietan.

Ekitaldi bakoitzera moldatutako bestelako neurrien (ekitaldi bakoitzaren atalean azalduko direnak) kalterik Gabe, hauek izango dira orokorrean indarrean egongo diren neurriak:

  • Musukoaren erabilera nahitaezkoa da.
  • Aretoen aforoa gutxitu egingo da segurtasun distantzia bermatzeko.
  • Behin aforoa beteta, ez da publiko gehiago sartuko hurrengo saiora arte.
  • Saioan zehar tokiak libre geratzen badira (jendea ateratzen delako), ezin izango da publiko berria sartu.
  • Sarrera librea izango da aforoa bete arte, baina pertsona guztien datu pertsonalak batuko dira (izena, abizena eta kontakturako telefonoa), balizko kontaktuen jarraipena egin ahal izateko.
  • Datuen bilketa ekitaldien sarreran egingo da, saio bakoitzean. Saio batera baino gehiagotara joanez gero, aldi bakoitzean eman beharko dira datuak.

Sartuko den pertsona bakoitzarentzak inprimatu eta beteta ekarri beharreko datu pertsonalen fitxa:

Deskargatu fitxa (docx)      Deskargatu fitxa (PDF)