Bidebarrieta zientifikoa: Leonardo Torres Quevedo Bilbon, 1919-2019: Nautika, Aeronautika eta Konputazioa

Bidebarrieta liburutegia izan zen Leonardo Torres Quevedo Bilbon, 1919-2019: Nautika, Aeronautika eta Konputazioa hitzaldiaren eszenatokia eta, lehen aldiz, Bidebarrieta zientifikoa zikloko hitzaldi bat Bizkaia Zientzia Plazaren parte izan da.

Madrilgo Complutense Unibertsitateko irakaslea, Matematika, Gizarte eta Zientzia Esperimentalen Didaktika sailean irakasle den Francisco A. González Redondo izan zen hizlaria eta Leonardo Torres Quevedoren maketa bat eraman zuen hitzaldira.

Publiko andana erakarri zuen hitzaldiak Leonardo Torres Quevedo izan zuen protagonista, Bilborekin harreman estua izan zuen ingeniari kantabriarra. Batetik, Euskalduna ontziolan eraikitako lehen katamaran modernoa, “Binave” izenekoa, probatu zuen Bilboko itsasadarrean. Bestetik, “Hispania” globo gidatu transatlantikoaren proiektua aurkeztu zuen Arriaga Antzokian, aeronautikaren arloan egindako bere azken lana

Bere lanaren eta bizitzaren daturik interesgarrienak izan ziren Francisco A. González Redondoren hitzaldiaren ildo: