Jakinduriek mundue erreko dau! 2018

Bigarren urtez Bizkaia Zientzi Plazan bat egin zuten bertsolaritzak eta zientziak. Hiru emanaldi egin ziren Kike Amonarrizen gidaritzapean: irailaren 20an Ondarroan, irailaren 21ean Durangon eta irailaren 29an Igorren.  Lepo bete zen Ondarroako Beikozini Kafe Antzokia Onintze Salazarren “Eguraldiaren soinuak”, Jon Larruskainen “Futboleko lesioen lezioak” eta Oskar Gonzalezen “Begiak ikusten ez duena kimikak antzematen du” hitzaldiak Read more about Jakinduriek mundue erreko dau! 2018[…]

Jakinduriek mundue erreko dau! 2017

Zientzia eta bertsolaritza batu zituen Bizkaia Zientzia Plazako Jakinduriek mundua erreko dau! (#bertsozientzia) azken ekitaldiak Kike Amonarrizen gidaritzapean izan ziren Jakinduriek mundua erreko dau! ekitaldiaren lau saioak; zientzia, bertsoak, errima, metrika eta umorea uztartuta gaurkotasun zientifikoa ekarri zituztenak. Ondarroan izan zen bertsozientzia lau saioetako lehena irailaren 21ean. Bertan bildu ziren Miren Amuriza, Amets Arzallus eta Read more about Jakinduriek mundue erreko dau! 2017[…]

Jakinduriek Mundue Erreko Dau

Bi edizio ditu jada bertsolaritza eta zientzia batzen dituen ekitaldi honek. Euskal zientzialari entzutetsuek egindako hitzaldiak eta, hauen ostean bertsolariek inprobisatutako saioak osatzen dute ekitaldia.   2015eko edizioa Jon Mattin Matxain kimikariak argia onda ala partikula den azaldu zuen, Itziar Laka hizkuntzalaria ergatiboaren inguruan aritu zen eta Itziar Garate eta Naiara Barrado astrofisikariak bere aldetik, Read more about Jakinduriek Mundue Erreko Dau[…]