Mugako elkarrizketak: fisika eta kontakizuna

Bidebarrieta Liburutegian izan zen “Mugako elkarrizketak” ekitaldia, 2018ko edizio honetan lehen aldiz Bizkaia Zientzia Plazaren parte izan dena.

Fisika eta literatura batu ziren bertan Pilar Hernández Gamazoren eta Javier Argüelloren eskutik, Juan José Gómez Cadenasen gidaritzapean.

Eta Javier Argüelloren nobela bat, “A propósito de Majorana”, 1938an Ettore Majorana fisikoaren desagertze bitxiaren ingurukoa, hain justu, da elkarrizketari hasiera eta oinarria ematen diona.

Pilar Hernández Gamazo, Valentziako unibertsitatean Fisika Teorikoan katedratika eta partikula elementalen fisikan aditua izan zen solasaldiari alderdi zientifikoa jarri ziona.

Javier Argüello autore argentinarrak, bere aldetik, literatura ekarri zuen mahai gainera.

Hau guztia Juan José Gómez Cadenas fisikari eta dibulgatzailea moderatzaile lanetan ibili zela.