Naukas 2018. Irailaren 14ko goiza

Sexua, Mesias eta zientzia andana

Rosa Porcelek eman zion hasiera #Naukas18-ri. Publikoa Fraggle Rocken kantarekin batera txaloak ematen jartzeaz gain, mikroorganismoak ditu hizpide.

Hurrengoa eszenatokian Iván Rivera, auto elektrikoaren desmitifikazioari ekinez.

Zientziak eta gatazken ebazpenak komunean dutena du hizpide Helena Nadalek: hipotesien formulazioa.

Sexuaz, Scientia sexualisez, hitz egiten du Elena Lázarok. Bere burua Laura Moránen fan klubaren presidente gisa aurkeztu ostean.

‘Muerte, no seas creída” hitzaldiarekin buruaz beste egitearen gaia ekarri zuen oholtzara Dolores Buenok.

Sesgo kognitiboak, arrazionalizazioa eta Mesias, César Toméren eskutik.

Eskutoideen aurkikuntza azaltzen du Clara Grimak, Voronoi eta euliak barne.

Pobrezia zelan neurtzen den azaltzeaz gain, azken datuak dakartza Gabriela Jorquerak.

Matematikak suspenditzen hasi eta matematikari bukatu du Pablo Rodríguezek.

Mariajo Moreno: “Zein zaila den jaiotzea eta zein erraz hiltzea!”.

Ospitalean dauden umeei zuzendutako zientzia dibertigarria da Cienciaterapia. Jesús Gómezek azaltzen du.

Herschel anai-arreben istorio aldrebesa eta haien aurkikuntzak Beatriz Sevillaren eskutik.

#CienciaShow18 irabazi du Víctor Abíak monologo honekin:

Espina alde batera utzita, grafenoaren angelu magikoa dakar Francis Villatorok.

Eskulturak begiratzen irakasten du Deborah Garcíak.