Naukas 2019. Irailak 20, arratsaldea

Ángel Gómez Roldán izan zen arratsaldeko atalari hasiera eman ziona. Ilargitik egindako lehen argazkia eta bertan ikus daitekeen… zabor poltsa? izan zituen hizpide.

Nor eta Francis Villatoro izan zen hurrengoa eszenatokian. Matematikan doktoreentzako aholku batekin hasi zen: ez deribatu, integratu.

Behin integratuta, higikortasunari ekin zion Txema Campillok.

Naukasen gertatzen den guztia ikusteko, erretina zergatik dugun alderantziz azaldu zuen Inés Laura Dawsonek.

Data batekin dator Enrique F. Borja3: 1/09/1939.

Eta 1939tik 1816ra garamatza Isabel Morenok. Eta ez edonola: musika eta meteorologia batuta.

Bederatzi urtez aurkezle ibili ostean, Naukas Bilbaoko eszenatokira hizlari moduan Javier Peláezek “Una odisea ártica” kontatzeko.

Erradikal askeen defentsan atera da eszenatokira Helena González.

Nota musikala jarri zioten Gemma del Cañok eta Marián Garcíak “Eurovisión de los huevos” ikuskizunarekin.

#NaukasBilbao19ri amaiera emateko, Xurxo Mariño eta Oswaldo Digón karbonoari eskainitako obra antzeztu zuten.