Naukas Kids 2017

Ukitzen den zientzia


Naukasen bi egunen ostean gazteenen eguna izan zen: Naukas Kids. Beste egun batez Euskalduna zientziaz bete zen guztiz bete ziren bost tailer eta bi ikuskizunekin. Lehenengo atalean tailerrak egin ziren, zientzia egiten ikasi zuten zientzia gazteek. Adin tarte bitan banaturik flotabilitatearen, dentsitatearen, pigmentuen eta beste hainbaten inguruan ikasi zuten.

Paperaren eta koloreen laguntzarekin ekin zion Zientziapolisek txikienekin lanari. Obrak egin bitartean koloreen inguruan, pigmentuen inguruan eta kromatografiaren inguruan ikasi zuten zientzialari gazteek.

 

Ciencia Divertidak, bere aldetik, itsasontziek zelan flotatzen duten azaldu zuen eta bitartean umeek puxikak, ura eta edalontziak erabilita konprobazioak egin zituzten.

 

Tailerren bigarren blokean hatz marken inguruan aritu ziren Zientziapolis eta ume gazteenak.

 

Dentsitatearen inguruan aritu zen Ciencia Divertida eta objektu batzuek duten dentsitatearekin zelan egiten duten iruzur erakutsi zuten. Horretaz gain, likido dentsimetroa ere eraiki zuten.

 

 

Hori ez zen dena izan, baina. Antonio Martínez Ron kazetari zientifikoak ere tailerra egin zuen,  unibertsoak zer tamaina duen edota hodei baten gainean zerbait jarrita zergatik erortzen den bezalako galderei erantzuna ematen.

 

Tailerrez gain ikuskizunak ere izan ziren Naukas Kidsen. Hauek ere adin tarte ezberdinei zuenduak (8-12 y 13-17 urte) bi ekitaldi egin ziren. Alde batetik, txikienei zientzia irakasteko ikuskizuna ekarri zuen Big Vanek.

 

Hainbat disziplinatako zientzialariei galderak egiteko aukera izan zuten alboko gelan egin zen Somos Científicos ekitaldian. Galderarik onena baloratzeko aukera ere izan zuten bertan.