#Naukas17. Irailaren 15eko goiza

Umorea, dibulgazioa eta, batez ere, zientzia


Daniel Torregrosa izan zen lehenengo egunari hasiera ematearen arduraduna “¡Estamos rodeados!” hitzaldiarekin, non kimikoa zer den azaltzen saiatu zen.

Emakume batek Nobel Saria bakarka irabaztea ahalbidetu zuen ikerketa bakarra da transposonena, Guillermo Peris-ek ekarritako gaia.

Diana González izan zen hurrengoa eszenatokian, interneteko botei buruz hitz egiten. Datu modura, Twitter kontuen %15 botak direla estimatzen da.

Esplorazio eta aurkikuntza istorioa ekarri zuen Daniel Marínek, Cassiniren istorioa.

“Limpia, fija y da esplendor” hitzaldiaren bidez desanbiguazio lana egin eta absortzioaren eta adsortzioaren arteko ezberdintasunak azaldu zituen Teresa Valdés Solísek.

Naukasen lehen aldiz egondako Mónica Lalanda izan zen hurrengoa, komikiak eta nobela grafikoak medikuntzan erabiltzeko tresna gisa aurkeztuta.

Txapela buruan eta hamar minututan spina zer den azaldu zuen Francis Villatorok. Nor edo nork guztiz ez zuela ulertu esaten bada ere.

Materia kondentsatuaren, ez esne kondentsatuarena, fisika zer den eta zer aplikazio dituen azaldu zuten María José Calderónek eta Belén Valenzuelak.

Aldaketa klimatikoaren existentziaren froga eztabaidaezinak aurkeztuta hasi zuen hitzaldia José Miguel Viñasek.

Umorea galdu gabe eta ikuspuntu pertsonaletik heldu zion Raúl Gayk desgaitasunaren gaiari.

Ilargian lurreratzearen inguruko konspirazio teoriak ezeztatzeko aprobetxatu zuen bere tartea Alex Méndez Feliúk.

Lurrera bueltan, Jane Marcet dibulgatzailearen figura ekarri zuen Laura Morrónek.

Eremu mikroskopikora eraman gintuen Ignacio López-Goñik birusen eta bakterien areko borrokari buruz eta bakterioen… txertoen? inguruan hitz egiteko.

Arrazoizkoa eta neurketetan oinarritutako gizonaren, Fitzroy almirantearen eta, ustez, eguraldia aurresaten duen flasko baten istoria ekarri zuen Joaquín Sevillak.

Gaia erabat aldatu zuen Ricardo Oltrak, patenteak zer diren eta zer ez diren azaldu baitzuen bere hitzaldian.

Presente zeuden guztiak grafitero izatea egotzita hasi eta grafitien errepaso historikoa egin zuen Deborah Garcíak.

Zinema dibulgazio tresna gisa aurkezteaz gain, zinemaren eta efektu berezien historia paraleloa azaldu zuen Carolina Jiménezek.

Eta bazkalordua baino lehenagoko azken hitzaldia Aitor Sánchez García nutrizionistaren eskutik etorri zen, non nutrizioaren inguruan dauden hainbat mito, elikagaien piramidea kasu, zuzendu zituen.

Cassiniren azken eguna izanda, honi omenaldia ezin zen falta ekitaldi zientifikoan, Nahúm M. Chazarraren bideoaren eskutik egin zen Naukasen.