Scenio 2017

Sormena eta zientzia eskutik

Ilustrazio zientifikoa, tailerrak, komikiak, gamifikazioa, podcastak eta askoz gehiago zientziarik eklektikoena bildu zituen Scenio saioan.

Gamifikazio ekitaldiarekin hasi zen Bizkaia Aretoan zientzia eta sormena batu zituen ekitaldia. Hiru bideojokoren inguruko beste horrenbeste hitzaldirekin eta joku-sormen tailerrarekin.

Naukasen Monica Lalandak medikuntzaren tresna gisa aurkeztu zituen komikiak; Sceniok, bere aldetik, komiki zientifikoaren inguruko tailerra ekarri zuen. Baita egun osoan zehar luzatu zen komiki lehiaketa antolatu ere.

Zientziaren eta frogen inguruko zuzeneko podcastarekin jarraitu zuen Sceniok arratsaldean.

Eguneko azken ekitaldia Youtuber saioa izan zen. Amaieran, gainera, zientzia youtuber nabarmenei galderak egiteko aukera izan zuen publikoak.