Scenio 2018

Berriro ere zientziarik kreatiboena Bizkaia Aretora itzuli zen Scenioren eskutik.  

Gamifikazioari buruzko hainbat aktibitaterekin hasi zen ekitaldia.  

Jarraian hainbat ikuskizun izan ziren ikusgai eta, aldi berean eta egun osoan zehar, ilustrazio tailerra barne izan zuen arte eta zientzia erakusketa bat.

Arratsaldean irrati podcasten eta youtuberren ordua iritsi zen.

Eta ekitaldiari amaiera emateko, emanaldi gogoangarria!

Eta, noski, kreatibitatea erdigune zuen ekitaldian ezin zen falta publikoak egindako murala.