#Naukas17. Irailaren 15eko arratsaldea

Magia, musika, antzerkia eta, noski, zientzia Noiz gaude adimen artifizial baten aurrean? José Cerverak argitu zigun arratsaldeko lehenengo hitzaldian. Game of Vaccines baliatu zuten Clara Grimak eta Enrique Borjak gaixotasun batek epidemia bihurtzeko duen arriskua kalkulatzen irakasteko. Azelerazioa, indarra eta gogortasuna. Hauek eta beste kontzeptu batzuk izan zituen Sergio Palaciosek hizpide bere hitzaldian. Benetan eragina Read more about #Naukas17. Irailaren 15eko arratsaldea[…]

#Naukas17. Irailaren 15eko goiza

Umorea, dibulgazioa eta, batez ere, zientzia Daniel Torregrosa izan zen lehenengo egunari hasiera ematearen arduraduna “¡Estamos rodeados!” hitzaldiarekin, non kimikoa zer den azaltzen saiatu zen. Emakume batek Nobel Saria bakarka irabaztea ahalbidetu zuen ikerketa bakarra da transposonena, Guillermo Peris-ek ekarritako gaia. Diana González izan zen hurrengoa eszenatokian, interneteko botei buruz hitz egiten. Datu modura, Twitter Read more about #Naukas17. Irailaren 15eko goiza[…]

Naukas Pro 2017

Leporaino bete zuen Barria Aretoa lehenengo aldiz egin zen Naukas Prok. Naukas 2017 ekitaldiari hasiera emateaz gain, zientzia -ikertzaile eta -profesionalen bederatzi ekarri zituen.   Carlos Briones, Centro de Astrobiología (CAB-INTA/CSIC)etik etorritakoa, izan zen ekitaldiari hasiera eman ziona. Bere lanaren egunerokotasuna eta dituzten helburuak (haien artean LUCAren osteko bizitzaren dibertsifikazioaren jatorria ulertzea) azaltzeaz gain, RNAren Read more about Naukas Pro 2017[…]

Ciencia Show 2017

Asier Fernandez izan da Ciencia Show 2017 monologo zientifikoen lehiaketaren irabazlea. Monologoa Naukas 2017n aurkezteaz gain, Suitzan dagoen CERN instalazioa bisitatzeko aukera izango du sari gisa. Ciencia Show 2017ko bost finalistak. Argazkilaria: Iñaki Andrés Euskalduna Jauregiko Barria Salan izan da final handia irailaren 14an eta Bizkaira 10 zientzia egun ekarriko dituen Bizkaia Zientzia Plaza (BZP) Read more about Ciencia Show 2017[…]

Naukas Pro

Ikerketa zentroak, laborategiak, zientifiko entzutetsuak edota lan taldeak aurkeztuko dira 2017an lehengo aldiz egingo den edizioan, 20 minututan haien lanaren nondik-norakoak eta berrikuntza deigarrienak publiko orokorrari azal diezaioten. Produktuek jarraitzen duten bidea erakustea da helburua, laborategi batean burutzetik merkaturatzera arte, adibidez. Zientziak gizartean duen inpaktua, baita sozioekonomikoa ere, erakutsi daiteke modu honetan.

Scenio

Dibulgazioa modu kreatiboan egiteko espazioa da honakoa, publiko orokorrari zuzenduta. 2017ko edizioa izango da jardunaldi honen estreinekoa. Bost bloketan dago antolatuta: Ikuskizun zientifikoak (monologoak, antzerkia, magia eta musika). Ilustrazio zientifikoa (diseinatzaileekin eta marrazkilariekin mahai-ingurua, erakusketak eta tailerra). Irrati programa zuzenean. Gamifikazioa (zientziara eta hezkuntzara aplikatutako bideojokoekin). Youtube bidez zuzenean emitituko den ikuskizuna.

Jakinduriek Mundue Erreko Dau

Bi edizio ditu jada bertsolaritza eta zientzia batzen dituen ekitaldi honek. Euskal zientzialari entzutetsuek egindako hitzaldiak eta, hauen ostean bertsolariek inprobisatutako saioak osatzen dute ekitaldia.   2015eko edizioa Jon Mattin Matxain kimikariak argia onda ala partikula den azaldu zuen, Itziar Laka hizkuntzalaria ergatiboaren inguruan aritu zen eta Itziar Garate eta Naiara Barrado astrofisikariak bere aldetik, Read more about Jakinduriek Mundue Erreko Dau[…]

Science+

Ikasketa zientifikoak egiten ari diren ikasleei, ikertzaileei eta zientziaren alorreko bestelako profesionalei zuzendutako topaketa da Sicence plus. Science plus 2015ek edizioak, maiatzaren 7tik 9ra egin zena, ikertzaile zientifiko entzutetsuak izan zituen hizlarien artean. Zientziaren eremuko alternatiba profesionalen inguruan, bereziki Europaren testuinguruan, jardun ziren hizlariak. Bai akademiaren esparruan bai bestelako sektorean lan egiten duten profesioanlak bildu Read more about Science+[…]

Naukas Kids

Naukasen barnean, eta 2013. urtetik, Naukas Kids ospatzen da, gazteenei zuzendutako aktibitate eta hitaldiekin. Zenbait adin tartetara moldatutako aktibitateen bidez zientzia modu dibertigarrian irakasten da.   2013ko edizioa Fue el año en que se introdunjo Naukas Kids lehenengo aldiz egin zen urtea izan zen. Bi aktibitate egin ziren: Alfred Lópezen “Parece magia… pero es ciencia” Read more about Naukas Kids[…]

Ciencia Show

Bi alor dituen ekitaldia da orain arte LocosXCiencia izenarekin ezagutu den ekitaldia: umorezko monologoak Big Vaneko zientifikoen eskutik eta bigarren hezkuntzako ikasleei (DBH 3. maila eta Batxilergoko 2. maila artekoei) zuzendutako monologo lehiaketa. Hainbat hiriburutan egin dira saioak eta bakoitzean monologo irabazlea aukeratu da. Bizkaia Zientzia Plazaren barnean Bilbon egingo den finalean lehiatuko dira monologo Read more about Ciencia Show[…]