Naukas Pro 2018

.

Euskalduna Jauregiko Barria Aretoa bete du bigarren urtez Naukas Prok. Naukas 2017 ekitaldiari hasiera emateaz gain, zientzia profesionalen zortzi hitzaldi ekarri ditu ekitaldiak

Nora Alonso, biologoa eta Iden Technology enpresaren fundatzailea, izan zen Naukas Pro 2018ri hasiera eman ziona. Nekazaritzara bideratutako bioteknologiaren alorrean egiten duten lana azaltzeaz gain, produkzioa handitzeko egiten dituzten ikerketak azaldu zituen.

Hurrengoa eszenatokian Eder Amayuelas izan zen, material berrien kristalografian lan egiten duena. Erabilera industrialerako material porotsu eta kristalinoak diseinatu, sintetizatu, karakterizatu eta diseinatzen du lantaldearekin batera.

Alén Space enpresan egiten duten lana azaldu zuen Aaron Nercellasek. Zelan egiten diren azaltzeaz gain, satelite bat eraman zuen eszenatokira, publikoak gertutik ikus zezan.

Bozkaketak zelan funtzionatzen duten eta sistema ezberdinek emaitza ezberdinak lortzen dituztela azaldu zuen Annick Laruelle Ikerbasque ikertzaileak.

BCMaterialsen lana azaldu zuen Senentxu Lancerosek. Bizitza hoberako material berrien garapenean lan egiten dutela azaldu zuen eta materia den bezala zergatik den eta zergatik erantzuten duen erantzuten duen moduan ikertzen dutela gehitu zuen.

Industriara transferitzeko teknologiak lortzeko ikerketa aplikatua egiten dutela azaltzen du Vicomtech-eko TS and Engineeringen lan egiten duen Oihana Otaeguik, baita Vicomtech beraren inguruko azalpenak eman, irabazi asmorik gabeko teknologi zentro pribatua dena.

Prehistoria eta, batez ere, Añanako Gatz Araneko gatza ekarri zituen Valladolideko Unibertsitateko Iñigo García Martínezek.

La última ponente, Josefa Antón, de la Universidad de Alicanteko Unibertsitatetik etorri zen azken hizlaria, Josefa Anton. Teknika molekularrak erabilita giro naturaletan mikroorganismoak zelan ikertzen dituen azaldu zuen.