Naukas Kids 2018

Ciencia que se hace 

Txikienentzako txanda izan zen #Naukas18ren ostean. Euskaldunako 
Halla eta A3 eta Barria aretoak zientziaz bete ziren berriro ere zortzi tailer eta bi zientzia-ikuskizunekin. Lehenengo atalean tailerrak egin ziren, zientzia eginez zientzia ikasteko. 

Zientziaren etorkizuna izango direnek, hiru urtetik hasita, mikrobioak, koheteak, monoplazak, indusketak, e.a. izan zituzten eskura. 

Mikrobio ehizatzaile profesionalak bilakatu ziren txikienek Txikimikron.

Misterioa argitzeko aukera izan zuten DNA detektibea tailerrean, DNA analisia baliatuta, noski. 

Biomolekulak eta elikagaien konposizioaren ingurukoak ikusi, ikasi eta jan Badakizu zer jaten duzun? tailerrean. 


I-MAG 341:  Espaziora bidaia Bilbotik atera gabe. 

Zelan garbitu behar dira eskuak? Bakterioak ehizatzen eta… erritmoarekin! 

Indusketa batean parte hartu eta fosilak bilatzeko aukera ere izan zuten.  

Joku literalki erraldoiak matematikekin ibiltzeko. 

Lehiaketa monoplaza zelan diseinatu eta eraikitzen den ikasteaz gain, gidatu!

Tailerrez aparte, bi ikuskizun zientifiko ere egin ziren. Zirkonzientzian
Zirkulatorioetan bihurtzen dira laborategiak eta zirkuzientifikoetan zientifikoak.

Superheroiak sor genitzake ingeniaritza genetikoa baliatuta? Hominido bati sua zelan egin azaltzeko gai ginateke? Big Vanen monologo zientifikoek erantzunak ekarri zituzten. Edo ez.