Naukas 2019. Irailak 20, goiza

Robotak, zombiak eta zientzia andana

Juan Ignacio Pérez Iglesiasek, Javier Peláezek, Antonio Martínez Ronek eta Miguel Artimek Naukas 2019 aurkeztu ostean, Miguel Santanderrek eman zion hasiera ekitaldiari, ikusten ez dena ez dela sinesten azaltzen. Edo jakiten ez dena ez dela ikusten. Edo antzeko zerbait.

Iñaki Úcar izan zen bigarren eta makinengandik ikasten irakatsi zigun.

Eta makinak alde batera utzi gabe, giza adimena du hizpide Helena Matutek. Giza adimena eta adimen robotikoa.

Laura Moránen eskutik makinak alboratu eta O handia dugu gai nagusia. Eta zein da O handia? Orgasmo hitzarena.

Sexuaz paso eta mitologia dakar Guillermo Perisek, Moirak, hain justu. Moiren erreinua itzuliko ote da aurrerapen genetikoei esker?

Moirak ez eta Eraztunaren Jauna ere ez. “El Señor de los Ovillos”, Harikoen Jauna, ekarri du Fernando Fríasek Naukasera.

Eta arraroa erakusten igo da oholtzara Dolores Bueno.

Jean-Jacques Rousseau-ri irmo kontra eginda hasi du “Haiek asmatu dezatela?” hitzaldia Iván Riverak.

Makuluari esker eta berak diseinatuta, kosmologian masa negatiboari buruz hitz egiteko superpuntero laser baten laguntza izan du Héctor Socasek.

Eta lehenengo blokea ixten Irué Suárez, #CienciaShow19ko irabazlea, “Dimensiones, Tiempo y Teoría de Cuerdas” monologoarekin.


Atsedenaldiaren ostean Antonio Pérez-Martínez izan zen oholtzan, bi munduen onena erakusten duen ipuinarekin.

Onaren eta Txarraren borrokan Marvelmatikak dakartza José Antonio Pradok.

Euli baten bila ibili gara Adela Torresekin. Eta zelan hazten diren azaldu du bitartean.

Meteorologia inoiz ez bezala. Meteorologia kuantikoa José Miguel Viñasekin.

Elementa bat dela abisatzen hasi da Teresa Valdés-Solís. Eta ez edozin motatakoa.

Gure nagusien inguruan, izan ere morroiak gara gu, aritu da José Ramón Alonso eta goizeko blokeari amaiera eman.