Gazteleraz egiten den dibulgazio zientifikoko ekitaldirik handiena da Naukas Bilbao. Ezagutza zientifikoa modu ulerterraz eta informalean dibulgatzen duen ekitaldia da, publiko orokorrari zuzendutakoa.
Hamar minutuko iraupena duten hitzaldiak dira programazioaren gehiengoa. Horretaz gain, hala ere, zientziaren munduko pertsonei elkarrizketak, umorezko monologoak, zuzenek esperimentuak eta musika aktuazioak egiten dira.
Ikuspegi hurbil eta dibertigarritik zientzia gizartera hurbiltzea da Naukas Bilbaoren objektiboa, aldi berean eszeptizismoa eta pentsamendu kritikoa bultzatzeaz gain. Bizkaia Zientzia Plazan dauden ekitaldien artean ibilbide luzeena duena da, 2011tik egiten baita, Amazings izenarekin lehenengo bi edizoetan.
2011ko edizioa
Amazings izena izan zuen lehenengo edizioak eta 10 minutuko 30 hitzaldi izan zituen bi egunetan zehar. Transgenikoen, eboluzioaren edota paradoja matematikoen gaiak tratatu zituzten hitzaldiez gain, debateak eta mahai-inguruak ere egin ziren.
Amazings Bilbao reunirá a 30 divulgadores científicos de la Red en castellano
2012ko edizioa
Amazings hasi eta Naukas izenarekin bukatu zuen bigarren edizioak 30 hitzaldi (bakoitzak 10 minutuko iraupenarekin) baino gehiago izan zituen, baita Santimamiñeko kobazulora eta Urdaibai Bird Centerera txangoak bezalako aktibitateak.
2013ko edizioa
.
Hainbat programa izan zituen hirugarren edizioak. Izan ere, ohiko Naukas Bilbao programazioaz gain, Donostian egindako Naukas Quantum ere antolatu zen. Naukas Kids lehengo aldiz egin zen edizio honetan, ordutik hazi baino ez dena.
La divulgación científica vuelve a Bilbao a través de las microcharlas de Naukas 2013
2014ko edizioa
Ohiko mikrohitzaldiez gain, bestelako aktibitateak izan zituen laugarren edizioak, elkarrizketak ala kontzertuak, kasu. Aurreko urtean baino programazio zabalagoarekin itzuli zen Naukas Kids.
Pelirrojos, tecnología Stirling y más Naukas 2014
2015eko edizioa
Hirurogei hizlarik 70 hitzaldi baino gehiago eman zituzten eta, gainera, profesioanl zientifikoei elkarrizketak eta zenbait aktuazio ere egin ziren. Naukas Kids berriro ere itzuli zen programaziora, Big Vanen eskutik, kasu honetan.
Bilbao acoge el mayor evento de divulgación científica del Estado
2016ko edizioa
Matematikak, pasioaren zientzia edota arkeologia bezalako gai zientifikoak landu zituzten 60 hizlarik baino gehiagok. Ekitaldian ohikoak diren 10 minutuko hitzaldiez gain, umorezko monologoak, zuzeneko esperimentuak eta umeentzako tailerrak izan zituen. Gonbidatu berezien presentzia ere izan zen ekitaldian, Pedro Duque astronauta, adibidez.
El segundo astronauta español aterriza en Bilbao