Bi edizio ditu jada bertsolaritza eta zientzia batzen dituen ekitaldi honek. Euskal zientzialari entzutetsuek egindako hitzaldiak eta, hauen ostean bertsolariek inprobisatutako saioak osatzen dute ekitaldia.
2015eko edizioa
Jon Mattin Matxain kimikariak argia onda ala partikula den azaldu zuen, Itziar Laka hizkuntzalaria ergatiboaren inguruan aritu zen eta Itziar Garate eta Naiara Barrado astrofisikariak bere aldetik, espazioarekiko jakin-minaren inguruko hitzladia eman zuten eta Gorka Azkune informatikaria inteligentzia artifizialaren inguruan aritu zen 2015. urtean egindako lehenengo edizioan. Adoni Egaña, Miren Amuriza eta Amets Arzallus ibili ziren bertsotan.
Bertsoa.eusen bertsorik onenak
Zientziak eta bertsoek bat egingo dabe zapatuan Bilbon
2016ko edizioa
Aurreikuspen meteorologikoen inguruan aritu zen Onintze Salazar meteorologoa, Patxi Juaristi soziologoak hauteskunde inkestetan izaten diren akatsak azaldu zituen, Felix Zubia medikuak osasuanri eragiten dioten faktoreez aritu zen eta Gotzone Barandika kimikariak nanoegiturei buruz hitz egin zuen 2016ko edizioan. Beñat Gaztelumendiren, Jone Uriaren eta Maialen Lujanbioren eskutik etorri ziren bertsoak.