Zientzia kutsatzen
Hegaztien ikusmenari buruz hitz egiten eman zion hasiera Inés Laura Dawsonek #Naukas18ko azken blokeari.
Tenperatura igo zuen Eva Ferreirak gizonen promiskuitateari buruz hitz egiten eta medien garrantzia azpimarratzen.
Superheroiak eta beharko luketen dieta ekarri zituen Sergio L. Palaciosek. Motaren legean oinarrituta: sartzen diren oiloak ateratzen direnengatik.
Gemma del Caño eta Marián García, etiketaz eta super, sandwicha nola egin kantatu zuten. Benetako ingredienteekin zelan egin, gainera.
Nagore Ibarraren alderdirik britanikoenak igogailu espazialez eta karbono nanotutuez aritu zen.
UPV/EHUk formularioetan sexu hirugarren sexu aukera gehitu izana oinarri hartuta, Ana Aguirrek binariotasunaren debatean sartu zen.
Atsedenaldiaren ostean elkarrizketa egin zioten Antonio Martínez Ronek eta Lluís Montoliúk Francis Mojicari, CRISPRen aurkikuntzan ezinbesteko papera izan zuena.
Sidrina (eta ez sidriña) esaten dela argitu ostean, Sidroneko kobaren aztarnategiaren ingurukoak azaldu zituen Teresa Valdés Solísek.
Bibrazioak dakartzate Susana Carregalek y Dorleta Jiménez de Aberasturik, berotze globalarekin, hori bai.
Literatura hari gisa hartuta, Javier S. Burgosek garunaren mitologiatik eraman gintuen, gólemetik hasi eta Frankensteineraino.
#Naukas18ko hitzaldi txalotuenetakoa izan zen Carlos Brionesena. Narratiba eta bisualtasuna baliatuta, munduko historioa kontatu zuen hamar minututan.
Ignacio López-Goñik itxi zuen aurtengo edizioa. Baita kontagioa modu interaktibo eta bisualean azalduta egin ere.
Eta, noski, bukatu baino lehen, sari banaketak egin ziren. Ciencia Clip lehenengo:
Eta Tesla sariak ondoren: José Antonio Pérez Ledori, Gemma del Cañori eta Joaquín Sevillari:
Eta, nola ez, ekitaldiari amaiera emateko, #Naukas18 talde argazkia egin zen.