Ikerketa zentroak, laborategiak, zientifiko entzutetsuak edota lan taldeak aurkeztuko dira 2017an lehengo aldiz egingo den edizioan, 20 minututan haien lanaren nondik-norakoak eta berrikuntza deigarrienak publiko orokorrari azal diezaioten.
Produktuek jarraitzen duten bidea erakustea da helburua, laborategi batean burutzetik merkaturatzera arte, adibidez. Zientziak gizartean duen inpaktua, baita sozioekonomikoa ere, erakutsi daiteke modu honetan.