Magia, musika, antzerkia eta, noski, zientzia
Noiz gaude adimen artifizial baten aurrean? José Cerverak argitu zigun arratsaldeko lehenengo hitzaldian.
Game of Vaccines baliatu zuten
Clara Grimak eta
Enrique Borjak gaixotasun batek epidemia bihurtzeko duen arriskua kalkulatzen irakasteko.
Azelerazioa, indarra eta gogortasuna. Hauek eta beste kontzeptu batzuk izan zituen
Sergio Palaciosek hizpide bere hitzaldian.
Benetan eragina al du amatasunak emakumeengan? Portaera aldatzen da?
Carmen Agustínek honen inguruan egindako ikerketaren ondorio batzuk dakartza.
Elikaduraren inguruan dauden datuak eta informazioa biltzeko
Richfields proiektua aurkeztu zuen
Javier de la Cuevak.
Eklipsatu egin zuen
Ángel Gómez Roldánek. Lur propioarekin.
Paleoantropologia izan zen protagonista ondoren,
Antonio Martínez Ronek
María Martinóni eta José María Bermúdezi egindako elkarrizketan.
Magiaz bete zuen “Mágicamente” ikuskizunak Euskalduna Jauregiko Auditorioa.
Amantala jantzi eta egunerokotasunean aplikatzeko zientzia erakutsi zuen
Javier Fernández Panaderok.
Zer sentitzen da olagarroa izatean? Edota animalia izatean? Antropomorfismoa eta unwelt-a ekarri zituen
Antonio J. Osunak.
Cervino (
Matterhorn) mendia eta bere alderik ilunena izan ziren
Fernando Fríasen hitzaldiaren protagonista.
Zientziaren alorrean etorkizun oparoa duen gaztea izan zen hurrengoa eszenatokian.
Ciencia Show monologo lehiaketaren irabazlea izan zen oholtzan hurrengoa, Asier Fernández.
Munstroak, koplak, Einstein eta Bohr nahastu zituen
Natalia Ruiz Zelmanovitchek,
Juan Ángel Vaquerizok eta
Manuel Gonzálezek ekarritako ikuskizuna, Naukas 2017ko lehenengo egunari amaiera eman ziona.