Naukas17. Irailaren 16ko arratsaldea

Pokemon, Fake News eta mendi “oso altuak” koarentenan izandako Euskaldunan

Hezkuntza eta Pokemon lotu zituen Carlos Lobatoren eskutik izan zen arratsaldeko lehenengo hitzaldia.

Murtziakoa izateko nahia izan duzu noizbait? Mariajo Morenoren arabera, denok nahiko dugu.

 Fake newsak erabilgarritasunik al dute? Manu Arregirentzat bai, harrigarria bada ere, astronomia irakasteko.

Loditasunaz, estigmaz eta isuri negatiboaz aritu zen Luís Jiménez.

Adi! Atentzioa! Arriskuan gaude! Euskalduna Jauregia koarentenan jarri zuen Alfred Lópezek.

Azoreetako antizikloia ezaguna da oso. Zergatik dago beti antizikloi bat Azoreetan, baina? Ambrosio Liceagak azaldu zigun.


Carla Sanchís izan zen hurrengoa, emakumeen eta gizonen burmuinen arteko ezberdintasunak azaltzen. Pablo Rodríguez izan zen jarraian, matematikari bat haserretzeko klabeak eman zituen.

 

Hitzaldiez gain, bestelakoak ere izan ziren Naukasen. Juan Ignacio Pérez Iglesiasek eta Pedro Miguel Etxenikek zientziaz, edertasunaz eta Nobel sarien inguruan hitz egin zuten.

 

Australia Bilboraino ekarri zuen Ángel López-Sánchezek, hango teleskopio optiko handienarekin egiten duen lana azaltzeko.

Espazioaren handitasunetik intsektuen txikitasunera Inés Laura Dawsonekin, intsektuek zelan egiten duten hegan ikasteko.

Unibertsoaren sorrera? Di-da batean azaldu zuen Mario Herrerok kaosaren teoriaren laguntzarekin.

Hirugarren aldiz oholtzan Juan Ignacio Pérez Iglesias, 4.000 metrotara bizi direnek zelan bizi daitezkeen oxigeno gutxiago duten toki horietan azaltzeko.

Botika izena ala elfo izena? Marian Garcíak azterketa egin zuen eta medikamentuen etimologiaz hitz egin zuen.

Hizkuntza binarioak eta programazioak iraultza suposatu duten bezala, noizko DNAren iraultza? Hori da Lucas Sánchezek ekarri zuen galdera.

 

Eta Naukas17ren azken hitzaldia albistea izan zen: denok dugu minbizia. Sergio Pérez Acebrónek azaldu zuen.

 

Baina Naukas17 ez zen bukatu. Hitzaldien ostean Ciencia Clip bideo dibulgatiboen lehiaketaren irabazleei sari banaketa egin zitzaien. Horretaz gain, epaimahaikideen Sari Berezia ere eman zen ezagutzera, Elena Alcinaren “Excepciones de la suma” bideoak irabazitakoa.

 

Orduan ere ez zen bukatu Naukas. Ezta sari banaketak. Tesla sarien banaketa, José Cervera, Almudena Martínez de Castro eta Daniel Torregrosa dibulgatzaileek irabazitakoak, izan zen. Eta azken ezustekoa, sari berezia sortu zuen Naukasek Juan Ignacio Pérez Iglesias saritzeko.