#Naukas17. Irailaren 16ko goiza

Irratia, musika zuzenean eta kontsulta psikologikoa


Susana Escuderok eta Emilio Garcíak Euskalduna Jauregitik zuzenean egin zuten El Radioscopio irrati programa Naukas 2017ko bigarren egunari hasiera emateko.

Arima duten datuak dira istorioak. Eta garunean eragina dutela azaltzen du José Ramón Alonsok, zonalde oso zehatzean.

Esferak ezagutzeko zailtasunaz eta, orokorrean, piloten inguruan aritu zen hurrengo hizlaria, José Antonio Prados.

Zer dela eta dira hain gutxi Nobel Saria irabazi duten emakumeak? Saria irabazi ahal izan zuten baina irabazi ez zuten emakume zientzialariak ekarri zituen Beatriz Sevillak.

Ikasleek emandako erantzunak ekarri zituen Juan Revenga nutrizio irakasleak, besteren artean “Argaltzeko onena…”.

Sexuaren aurretiazkoak garrantzitsuak dira, ezta? Zer dira, baina? Laura Morán sexologoak ibili zen honen inguruan hizketan.

Zazpi deabru txikiak” edo zientzian ezarritakoari kontra zelan egin, Juan Ignacio Pérezen eskutik.

Naukas hitzaldiak baino gehiago dira. Eparquio Delgadok, adibidez, José Antonio Pérez Ledo zuzenean psikoanalizatu zuen

Javier Peláezek zetazeoetan pertsonarik adituenetarikoa den Natacha Aguilarri egindako elkarrizketa izan zen hurrengoa

Almudena Castro eta Iñaki Úcar. Haize boskotea. Eta musikaren fisika.

Badirudi azkenean winter ez dela coming. Aldaketa klimatikoaren eta bere pertsonaien inguruan aritu zen Ana Payo.

GIBaren eta Hiesaren inguruko azken ikerketak ekarri zituen Eva Poveda mikrobiologoak.

Erreminta gerriko jantzita azaldu zituen Arturo Quirantesek mekaniko kuantiko baten abentura eta desbenturak .

Zer ezberdintasun dago kafeina eta teinaren artean? Pablo José Barrechegurenek eman zuen erantzuna eta…

Hyperloop etorkizuna da. Iruzurraren etorkizuna, Iván Riveraren arabera.

Inbasio biologikoa ekarri zuen Álvaro Bayónek Naukas 2017ko goizari amaiera emateko.