Naukas Pro

Ikerketa zentroak, laborategiak, zientifiko entzutetsuak edota lan taldeak aurkeztuko dira 2017an lehengo aldiz egingo den edizioan, 20 minututan haien lanaren nondik-norakoak eta berrikuntza deigarrienak publiko orokorrari azal diezaioten. Produktuek jarraitzen duten bidea erakustea da helburua, laborategi batean burutzetik merkaturatzera arte, adibidez. Zientziak gizartean duen inpaktua, baita sozioekonomikoa ere, erakutsi daiteke modu honetan.

Scenio

Dibulgazioa modu kreatiboan egiteko espazioa da honakoa, publiko orokorrari zuzenduta. 2017ko edizioa izango da jardunaldi honen estreinekoa. Bost bloketan dago antolatuta: Ikuskizun zientifikoak (monologoak, antzerkia, magia eta musika). Ilustrazio zientifikoa (diseinatzaileekin eta marrazkilariekin mahai-ingurua, erakusketak eta tailerra). Irrati programa zuzenean. Gamifikazioa (zientziara eta hezkuntzara aplikatutako bideojokoekin). Youtube bidez zuzenean emitituko den ikuskizuna.

Jakinduriek Mundue Erreko Dau

Bi edizio ditu jada bertsolaritza eta zientzia batzen dituen ekitaldi honek. Euskal zientzialari entzutetsuek egindako hitzaldiak eta, hauen ostean bertsolariek inprobisatutako saioak osatzen dute ekitaldia.   2015eko edizioa Jon Mattin Matxain kimikariak argia onda ala partikula den azaldu zuen, Itziar Laka hizkuntzalaria ergatiboaren inguruan aritu zen eta Itziar Garate eta Naiara Barrado astrofisikariak bere aldetik, Read more about Jakinduriek Mundue Erreko Dau[…]

Science+

Ikasketa zientifikoak egiten ari diren ikasleei, ikertzaileei eta zientziaren alorreko bestelako profesionalei zuzendutako topaketa da Sicence plus. Science plus 2015ek edizioak, maiatzaren 7tik 9ra egin zena, ikertzaile zientifiko entzutetsuak izan zituen hizlarien artean. Zientziaren eremuko alternatiba profesionalen inguruan, bereziki Europaren testuinguruan, jardun ziren hizlariak. Bai akademiaren esparruan bai bestelako sektorean lan egiten duten profesioanlak bildu Read more about Science+[…]

Naukas Kids

Naukasen barnean, eta 2013. urtetik, Naukas Kids ospatzen da, gazteenei zuzendutako aktibitate eta hitaldiekin. Zenbait adin tartetara moldatutako aktibitateen bidez zientzia modu dibertigarrian irakasten da.   2013ko edizioa Fue el año en que se introdunjo Naukas Kids lehenengo aldiz egin zen urtea izan zen. Bi aktibitate egin ziren: Alfred Lópezen “Parece magia… pero es ciencia” Read more about Naukas Kids[…]

Ciencia Show

Bi alor dituen ekitaldia da orain arte LocosXCiencia izenarekin ezagutu den ekitaldia: umorezko monologoak Big Vaneko zientifikoen eskutik eta bigarren hezkuntzako ikasleei (DBH 3. maila eta Batxilergoko 2. maila artekoei) zuzendutako monologo lehiaketa. Hainbat hiriburutan egin dira saioak eta bakoitzean monologo irabazlea aukeratu da. Bizkaia Zientzia Plazaren barnean Bilbon egingo den finalean lehiatuko dira monologo Read more about Ciencia Show[…]

Naukas

Gazteleraz egiten den dibulgazio zientifikoko ekitaldirik handiena da Naukas Bilbao. Ezagutza zientifikoa modu ulerterraz eta informalean dibulgatzen duen ekitaldia da, publiko orokorrari zuzendutakoa. Hamar minutuko iraupena duten hitzaldiak dira programazioaren gehiengoa. Horretaz gain, hala ere, zientziaren munduko pertsonei elkarrizketak, umorezko monologoak, zuzenek esperimentuak eta musika aktuazioak egiten dira. Ikuspegi hurbil eta dibertigarritik zientzia gizartera hurbiltzea Read more about Naukas[…]