Dibulgazioa modu kreatiboan egiteko espazioa da honakoa, publiko orokorrari zuzenduta. 2017ko edizioa izango da jardunaldi honen estreinekoa.
Bost bloketan dago antolatuta:
- Ikuskizun zientifikoak (monologoak, antzerkia, magia eta musika).
- Ilustrazio zientifikoa (diseinatzaileekin eta marrazkilariekin mahai-ingurua, erakusketak eta tailerra).
- Irrati programa zuzenean.
- Gamifikazioa (zientziara eta hezkuntzara aplikatutako bideojokoekin).
- Youtube bidez zuzenean emitituko den ikuskizuna.