Science + 2017. 18a, astelehena

Ikerketa zientifikoaren ikuspegi orokorra eskaini zen lehenengo egun honetan, hainbat alor landu zituzten hiru saiotan banatuta.

Sesión #1. The R&D&I Ecosystem I: Research in academia izan zen lehenengo atalaren izena eta akademian egiten den ikerketa izan zuen hizpide.

Itziar Alkorta, UPV/EHUko Biofisika Institutuko zuzendaria, izan zen lehena oholtza gainean, non ikertzaile gazteei zuzendutako klabeak eskaini zituen.


Hurrengo hizlariak,  BioCruces Institutuko Virginia Arechavalak, ikertzaile karreraren mapa ekarri zuen.


Tübingen Unibertsitatetik etorritako Jakob Suckalek dozentzia eta dozentziaren ikerketak duten garrantziaz aritu zen.


Natalie Matosín, MPI Municheko ikertzailea eta Forbesen 30 under 30etako bat izan zen saioa itxi zuena, ikertzaile hasi zenean jakin nahi izan zituen zerrendarekin.


Industriaren alorrean dauden alternatibak aurkeztu ziren Sesión #2. The R&D&I Ecosystem II: Research in industry & Technology bigarren saioan. Nerea Leal Dynakin enpresako kofundatzaileak ireki zuen atala, enpresan ikerketaren eta I+Gren aplikazioaz hitz egiten.


Scienseed komunikazio agentziaren kofundatzaile da Lucas Sánchez eta komunikazio zientifikoa aurkeztu zuen aukera gisa.


Tecnalian, ez akademia ez enpresa pribatua den erakundean, egiten du lan Shane Malo ikertzaileak.


Saioaren azken hitzaldia David Sánchez izan zen,MIKeko (Mondragon Innovation & Knowledge) zuzendaria, transferentziaren alde egindako apustuaz hitz egiten.


Arratsaldean eguneko azken hitzaldi sorta izan zen, Sesión #3. The R&D&I Ecosystem II: Career opportunities for scientists, zientzialariek dituzten aukera profesionalen inguruan.

Centro Nacional de Investigaciones Oncológicasen nazioarteko harremanen zuzendaria, Carolina Pola, izan zen atal honetako lehen hizlaria, doktoregoa bukatu baino lehen zer egin erabakitzea gomendatuz hasi zuen hitzaldia.


Transferentzia teknologikoa zientzialarientzako aukera moduan aurkeztu zuen Fundación Botínetik etorritako Pepa Limeresek.


Erabat aldatu zuen gaia Michele Catanzarok eta kazetaritza zientifikoa planteatu zuen.


Carlos García Aparicio, Gestor de formación en el CSICeko eta Instituto de Ciencia y Tecnología de Polímeroseko formakuntza kudeatzailea da Carlos García Aparicio eta saioko azken hizlaria izan zen CSICek eskaintzen dituen aukerei buruz hitz egiten.


Ekitaldiak, baina, ez ziren bukatu, Mark Rogers-Evans eguneko konferentzia nagusia egin zuen bere karreraren inguruan.


Horretaz gain, enpresen aurkezpenak, standak eta CVa sortu eta moldatzeko workshopa ere egin ziren.