Science + 2017. 20a, asteazkena

Etorkizun estrategiak, alde batetik, eta komunikazioa, bestetik.

Asoziazio zientifikoekin lotutako pertsonak izan ziren protagonista Sesión #7. Science Policy: Strategies for a brighter future I, eguneko lehen saioan. Ciencia con Futurotik etorritako Javier Sanchez Perona izan zen egunari hasiera eman ziona.


Zientzialarien artean harremanak estutzea helburu duen  Scientists Dating Forum aurkeztu zuen Marta García Ginések.


COSCEko Jaime Estruch izan zen hurrengo hizlaria eta zientzialarien arteko harremanez gain, gizarteari egin beharreko transferentzia azpimarratu zuen.


SRUK/CERU erakundeko nazioarteko harremanen zuzendaria, Nerea Irigoyen, elkartasunaren inguruan eta Brexitaren inguruan aritu zen.


Eguneko bigarren saioa aurreko saioaren bigarren partea izan zen: Sesión #8. Science Policy: Strategies for a brighter future II. Marta Macho, Mujeres con Cienciako editorea eta Emakunde Saria 2016, izan zen oholtzan lehena, emakumeak eta STEM karreren inguruan.


Deustuko Unibertsitateko ikerketa eta transferentzia errektoreorde Rosa Santibáñez, ikerketa eta dibertsitatea landu zituen hitzaldian.


Jose Luís Martinek, UPV/EHUko ikerketa errektoreordeak, unibertsitatean ikerketari dagokion garapen plana azaldu zuen.


Saioko azken hizlaria izan zen Bizkaia Talenteko Carmen Méndez, talentuaren erakarpenaz.


Hitzaldiak baino gehiago izan ziren, hala ere. Marina Villegas Agencia Estatal de Investigacióneko zuzendaria zuzenean elkarrizketatu zuen Eva Caballerok, “La mecánica del caracol” dibulgazio progrmaren zuzendari eta aurkezleak.


Science +eko azken saioa komunikazio zientifikoaren inguruan izan zen: Sesión #9. Science communication. “El Cazador de Cerebros” programaren zuzendaria, Pere Estupinyá, izan zen saioa ireki zuena, zientzia komunikazioaren oinarrizko kontzeptuak azalduta.


Ángela Monasor igo zen eszenatokira hurren, komunikazio zientifikoa zer den azaldu zuen “Somos Científicos” ekimeneko koordinatzaileak.


Bisibilitatea eta ikertzaileen merkatu balioa zelan areagotu azaldu zuen César Tomék, Mapping Ignoranceeko eta Cuaderno de Cultura Científicako editoreak.


Saioko, eta baita ekitaldiko, azken hitzaldia Ángela Bernardoren eskutik izan zen, hedabideak eta komunikazio zientifikoa izan zuen hizpide Hipertextualeko zientzia erredaktoreak.


Honen ostean, Bizkaia Aretoko terrazan egin zen networking ekimenarekin bukatu zen Science +.