Naukas Kids

UPV/EHUko Bizkaia Aretoa
22/09/2024
10:00-14:00

Zientziaren hurrengo belaunaldiei zuzendutako Naukas bueltan dator. Gaztaroan jartzen da arreta Naukas Kidsen bi ikuskizun zientifikorekin.

Egitaraua


  • TOR magoaren ikuskizuna.
    Ikuskizun parte-hartzaile eta umoretsu honetan adin guztietako ikusleek magiaren sekretu miresgarriak sentitzeko aukera paregabea izango dute. Gainera, ez dute soilik magia ikusiko, zientziaren laguntzarekin egin, egingo dute!


  • Circoncienciaren ikuskizuna.
    Zirkuko diziplinen bidez, eta ikusleen partaidetzarekin egindako esperimentu ikusgarriekin batera, errekuntza-erreakzioarekin lotutako oinarrizko kontzeptuak azalduko dira: fisikaren, kimikaren eta biologiaren arlokoak.