Naukas Kids

UPV/EHUko Bizkaia Aretoa
17/09/2023
10:00-14:00

Zientziaren hurrengo belaunaldiei zuzendutako Naukas bueltan dator. Eta UPV/EHUko Bizkaia Aretoa betetzera dator.

Gaztaroan jartzen da arreta Naukas Kidsen. Sei tailer, bi esperientzia eta ikuskizun bat, guztiak zientifikoak, etorkizuneko zientzia-profesionalei zuzenduta.

Zientzia eginez. fosilak induskatuz, mikrobioak harrapatuz, 1 formula eraikiz, zeru izartsua ezagutuz, e.a., zientzia ezagutzeko aukera dute gazteenek.

5 eta 999 urte bitarteko gazteentzako jarduerak eskaintzen ditu ekimen honek, Naukasen eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eskutik.

  • Ordutegia: 10:00 – 14:00. Ate-irekitzea 9:30etan izango da.
  • Tokia: UPV/EHUko Bizkaia Aretoa.
  • Sarrera: Libre eta doakoa aforoa bete arte. Behin aforoa beteta ateak itxiko dira. Jendea atera ahala, jende berria sartu ahalko da.
  • Parte-hartzea: Tailerretan parte hartzeko ez da beharrezkoa izena ematea. Tailerretarako sarbidea etorreraren arabera edo tiketen bidez arautuko da. Tiketak gela bakoitzaren sarreran banatuko dira eta parte hartu nahi duten neska-mutilen artean bakarrik banatuko dira. (Laguntzaileei ez zaie tiketarik emango).
  • Hizkuntzak: Tailerrak euskaraz eta gazteleraz egingo dira. Ikuskizuna euskaraz izango da.

 

Egitaraua

UPV/EHUko ikertzaileak, Zientziapolis espazio hezitzaileak eta Camp Tecnológicok gidatutako tailerak.

  • Arte matematikoa

    Zuzen eta kurba apaingarriak  (7 urtetik aurrera)

    Artean, pigmentuen nahastetan, irudietan eta abarretan daude matematikak. Ikusiko dugu zuzenak kurba bihur daitezkeela eta etxeko apaingarri txikiak egingo ditugu.

    • 25 parte-hartzaile pase bakoitzeko (30 minutuko taielarra).
    • Txartelak banatuko dira.
    • Paseak: 10:00-10:30 / 10:40-11:10 / 11:20-11:50 / 12:00-12:30 / 12:40-13:10 / 13:30-13:50.
  • Animalien aztarnak.

    Nor bizi da gure basoetan? (8 urtetik aurrera)

    Mendian topatu daitezkeen oinatzak aztertzen ikasiko dugu eta, ondoren, igeltsu moldea egingo dugu, basotik egun horretan pasa diren animaliak identifikatu ahal izateko.

    • 16 parte-hartzaile pase bakoitzeko (50 minutuko ekintza).
    • Txartelak banatuko dira.
    • Paseak: 10:00-10:50 / 11:30-12:20 / 13:00-13:50.
  • Mystery box

    Matematika misteriotsuak! (10 urtetik aurrera laguntzarekin)

    Ate asko irekitzen dituen giltza dira matematikak. Kasu honetan, kaxa misteriotsuak irekitzeko beharko ditugu.

    • 30 parte-hartzaile pase bakoitzeko (familiak parte hartu ahal izango dute), (60 minutuko ekintza).
    • Txartelak banatuko dira.
    • Paseak: 10:00-11:00 / 11:30-12:30 / 13:00-14:00.
  • Txikimikro

    Mikrobio ehiztari bihurtu! (6 urtetik aurrera)

    Mundu mikrobianoa ezagutzeko eta ulertzeko tailerra: non bizi dira, zelan egiten da lan haiekin, zelan bizi dira…

    • Etorri ahaleko sarrera.
  • Futbola robotekin

    Partida robotikoena! (5 urtetik aurrera)

    Ahalik eta gol gehien sartu behar ditugu, baina oinak erabili gabe. Nola orduan? Bi talde osatuko ditugu eta tablet bat baliatuta kontrolatuko dugu gola markatzeko ardura duen robota.

    • Etorri ahaleko sarrera.
  • Labirinto misioa

    Robotari lagundu! (5 urtetik aurrera)

    Bola robotikoa programatu eta kontrolatu beharko dugu misio batekin: zurezko labirintotik ihes egin ahal izatea.

    • Etorri ahaleko sarrera.
  • Espazio abentura

    Sortu zure planeta! (6 urtetik aurrera)

    Eguzki sistemako planetak eta exoplanetak bezalako azken aurkikuntza galaktikoak ezagutu ondoren, gure planeta propioa sortu ahal izango dugu nahi ditugun ezaugarriekin.

    • Etorri ahaleko sarrera.

Izarrak ezagutzeko eta bizitakoa ez ahazteko 2 esperientzia.

  • Oroitzapenak egiten

    Fotomatoi zientifikoa! (adin guztietarako)

    Zientziaz eta ezagutzaz betetako eguna gogoratzeko, zer hobe argazkia baino? Fotomatoi zientifikoa eskura.

    • Etorri ahaleko sarrera.
  • Izarretara bidaia

    Zeru izartsua ezagutu! (6 urtetik aurrera)

    Imajinatu kosmosetik bidaia. Fulldome 360° planetarioari esker, zeru izartsuaren nondik-norakoak ezagutu daitezke, baita gure zeruan dauden objektuak ezagutu eta kosmosaren mugimendua behatu.

    • Etorri ahaleko sarrera.
  • Ingurumena zaindu

    (6 urtetik aurrera)

    POTXIN PATXINek ingurumenean ausnartzera gonbidatuko gaituzte. Antzerki, mimo, malabare, joku eta elkarrizketaren bitartez bizitzaren ohitura onen berri izango dugu.

    • Sarrera libre bete arte.