Naukas Kids

Euskalduna Jauregia, Bilbo
17/09/2017
10:00 - 13:30

Gazteenei zuzendutako aktibitatea da honakoa. Zenbait adin tartetara moldatutako aktibitateen bidez zientzia modu dibertigarrian ikastea posible dela frogatuko du Naukas Kidsek. Naukas Bilbao ekimenaren barruan ospatzen da duela lau urte eta jasan duen publiko hazkuntza dela eta, programazioa handitzea erabaki da.

Lau aktibitate talde izango dira aurten: 3-10 urtekoentzat tailerrak, ikuskizuna 8 eta 12 urte artean dutenentzat eta, azkenik, 13-16 bitartekoentzat bost zientzialarirekin saio berezi bat, zientzialari eta ikertzailea zer den ezagutzeko zuzenean.

Euskalduna Jauregiko Hallean izango dira tailerrak eta ikuskizunak Barria aretoan, sarrera librea eta doakoa izango da lekuak bete arte.

Egitaraua

  • 10:00 - 10:45

    7-10 urte. 25 umez osatutako taldea.

    Zergatik mantentzen dira ur gainean itsasontziak?

    Zelan dabiltza ur gainean itsasontziak? Zergatik ez dira hondoratzen? Denok izan ditugu horrelako zalantzak eta hauek argitzeko, irakasle berezia eta bere esperimentuak ditugu.

  • 10:00 - 10:45

    7-10 urte. 25 umez osatutako taldea.

    Dentsitatea. Dentsi…. zerrrrrr?

    Zenbait objekturen dentsitateak behatuko ditugu eta konprobatu zelan hainbat objektuk haien dentsitatearekin engainatzen gaituzten. Likido dentsimetroa egingo dugu ondoren... ia dabilen.

  • 10:00 - 10:45

    4-7 urte. 20 umez osatutako taldea.

    “Artelanak” sortzen

    Oinarri zientifikoak aplikatuta artelanak sortzea izango da helburua. Zelan? Kolore eta pigmentuak ezagututa eta kromatografia bidez koloreak banatzen ikusiko da artearen eta zientziaren arteko harreman estua. Eta, noski, parte-hartzaile bakoitzak artelan propioa egingo du.

  • 11:00 - 11:45

    4-7 urte. 20 umez osatutako taldea.

    Ezagutu itzazu zure hatz-markak

    Zu bezalako inor ez dela badakizu? Zure hatz markek berdingabe egiten zaituzte. Zure hatz markak ezagutu nahi? Honako tailerrean zure hatz markak atera eta zuri buruzko zerbait gehiago jakingo duzu.

  • 11:00 - 11:45

    7-10 urte. 25 umez osatutako taldea.

    Dentsitatea. Dentsi…. zerrrrrr?

    Zenbait objekturen dentsitateak behatuko ditugu eta konprobatu zelan hainbat objektuk haien dentsitatearekin engainatzen gaituzten. Likido dentsimetroa egingo dugu ondoren... ia dabilen.

  • 11:00 - 11:45

    7-10 urte. 25 umez osatutako taldea.

    Zergatik mantentzen dira ur gainean itsasontziak?

    Zelan dabiltza ur gainean itsasontziak? Zergatik ez dira hondoratzen? Denok izan ditugu horrelako zalantzak eta hauek argitzeko, irakasle berezia eta bere esperimentuak ditugu.

  • 11:45 - 13:15

    8-12 urte. 200 pertsonentzako sarrera irekia, lekuak bete arte.

    Zientzia-ikuskizuna Big Van-en eskutik

    Irudimena erabilita erronka zoroenak ebaztera etor zaitez, hori bai... zientziaren arauak apurtu barik! Zer gertatuko litzateke Lurrak eguzkiaren inguruan ibiltzeari utziko balio? Eta infragorria ikus bagenezake? Zer gertatuko litzateke lurreko bakterio guztiak desagertuko balira? Zure burmuina (pentsa dezan) behar dugu!

  • 12:00 - 13:15

    13-17 urte. 200 pertsonentzako sarrera irekia, lekuak bete arte.

    Zientzialariak gara, zuzenean!

    Bost espezialitateetako zientzialariak desafiatzeko aukera izango dute Bigarren Hezkuntzako ikasleek otutzen zaizkien zalantzak galdetuta. Galderarik onena sarituko da, gainera. Ez galdu!

ntolatzailea

  • Naukas logo