Science + 2017. 19a, asteartea

Ikerketaren alorrean finantziazioa eta kolaborazioa izan ziren gai nagusiak bigarren egunean.

Bi hitzaldi saio izan ziren, lehena, Sesión #4. The R&D&I Ecosystem III: Funding opportunities for research, ikertzaileek aurki ditzaketen finantziazio bideen inguruan izan zen.

FECYTeko nazioarteko programen zuzendaria da Izaskun Lacunza eta Euraxessen inguruan aritu zen.


EMBO bekak aurkeztu zituen David del Álamok ondoren.


Fernando Cossío, Ikerbasqueko zuzendari zientifikoak ikertzaileei zuzendutako gida ekarri zuen.


Acciones Maria Sklodowska-Curie beken ezaugarriak azaldu zituen orduan Jesús Rojo kontaktu puntu nazionalak.


Marc Reznicek izan zen saioko azken hizlaria, Alemaniak ikertzaileei eskaintzen dizkien aukerak azalduta.


Sesión #5. The R&D&I Ecosystem IV: Innovation & public-private collaboration izan zen bigarren saioa, Coteci buruz hitz egin zuen Jorge Barrerok zabaldu zuena.


Amaia Esquisabel, Eusko Jaurlaritzako ikerketa zuzendaria izan zen hurrengoa oholtzan, Jaurlaritzak abian dituen planak azaltzen.


Ikerketa zientifikotik abiatuta enpresak sortzeko oinarriak azaldu zituen Laura María Lechuga, CSICeko ikerketa katedratikak.


Humanitateak ikasi ostean zelan sortu zuen biofamazia enpresa azaldu zuen Igansi Sahúnek.


Kolaborazio publiko-pribatuaren inguruan hitz eginda eman zion amaiera saioari Iván Jiménez Bizkaia Talenteko zuzendariak.


SRUK/Bizkaia Talent Young Investigator Award sari banaketa egin zen orduan, Pablo Barrechegurenek gidatuta. Irabazleak:

  • Eneko Axpe, organo artifizialekin egindako lanagatik.
  • Jose Ignacio Aizpurua, monitorizazio teknologian egindako ekarpenengatik.
  • Naiara Rodríguez, kirurgia kraneo-fazialaren arloan egindako lanari esker.


Enpresen aurkezpenak, garagardoz lagundutako poster zientifikoen aurkezpena eta Transferable And Soft Skills workshoparekin jarraitu zuen arratsaldea.