Bidebarrieta zientifikoa 2021

Bidebarrieta Liburutegia
22/09/2021
19:00

UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak hilero antolatzen duten zientzia dibulgazio zikloa da Bidebarrieta Zientifikoa. UPV/EHUko Ikerketa Gizartean Zabaltzeko Zuzendaritzaren laguntzarekin antolatutako “Eboluzioa genero-ikuspegitik” hitzaldia izango da Bizkaia Zientzia Plazako lehen hitzaldi multzoa, irailaren 22an.

Paleontologian, biologian, geologian eta bestelako esparruetan diharduten lau hizlarik parte hartuko dute eta formatu atsegin bat baliatuta, giza-eboluzioa sexu-joerarik gabeko ikuspegi zabaletik jorratuko dute.

Bertatik bertara ikusi ahal izango da, baita streaming bidez ere KulturguneaTB kanalaren bidez.

Hitzaldia liburutegian bertan entzun nahi dutenek sarrera online erreserbatu behar dute aldez aurretik, Bilbao Kultura webgunearen bitartez. Sarrerak doakoak dira.

Covid-19 protokolo espezifikoa:

  • Liburutegiko edukiera murriztua izango da beste urteekiko, segurtasun distantzia bermatzeko.
  • Eserlekuak bereizirik egongo dira, ondoz ondoko eserlekuak izango familia unitate edo bizikideentzat.
  • Sarrera libre eta doakoa izango da edukiera bete arte, baina datu pertsonalen bilketa egingo da (izena, abizena eta kontakturako telefonoa).
  • Saioaren hasieran egingo da datu-bilketa, salaren sarreran.
  • Saioan zehar eserlekuak libre geratuko balira (publikoa ateratzen delako), ezin izango da publiko berria sartu.
  • Galdera tartean, hauek idatziz egingo dira, ondoren goraki irakurriko direlarik.
  • Irteera modu ordenatuan egingo da, liburutegiko langileen jarraibideei jarraiki.

Egitaraua

  • 19:00 - 19:20

    Famosas desconocidas de la Evolución Humana

  • 19:20 - 19:40

    Las mujeres en los estudios sobre la evolución humana

  • 19:40 - 20:00

    El sesgo de género a través de la ilustración científica

  • 20:00 - 20:20

    Y… ¿qué aporta la geología a la evolución humana