Bidebarrieta zientifikoa

Bidebarrieta Liburutegia
16/09/2026 - 30/09/2026
19:00

Bidebarrieta Zientifikoa zikloaren denboraldi berria irailaren 16an hasiko da dokuforum batekin.

EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Kulturguneak antolatutako zikloaren bigarren saioa, irailaren 30ean izango da. Bizkaia Aretoa-EHUn dagoen intsektuen inguruko erakusketa osatzen duen hitzaldia izango da.

Bilboko Bidebarrieta kalean dago Bidebarrieta Liburutegia:

Egitaraua

  • Dokuforuma. Natura bizia Gazteleraz 18:30

    Lexeia Larrañaga, dokumentalaren zuzendaria eta gidoilaria, eta Alexander Gutiérrez, dokumentalaren ekoizlea, hartuko dute parte.

    .

    Iberiar penintsulako iparraldean, momentu ikusgarriak eskainiko dizkiguten bi lurralde aurkitzen ditugu, Euskadi eta Nafarroa. Bi eremu hauek, Europako biodibertsitatearen parte handi bat gordetzen dute bere baitan. Itsaslabar malkartsuak, itsaso amaigabea, magiaz beteriko basoak, kareharrizko mendi altuak… guztiek bizipen ahaztezinak eskainiko dizkigute. Munduko zetazeo handienen artean ibiliko gara igerian, gozatuz ikusiko ditugu hartz arrearen lozorro ondorengo lehen pausoak, gertutik biziko ditugu nola Europako tximeleta ederrenaren metamorfosi bukaera, hala bisoi europarraren eguneko une barnekoienak, hementxe baitauka kontinenteko azken babeslekuetako bat. Eta desertua, leku idorra eta bizitza gabekoa dela iruditu arren, planetako ekosistema aberatsenetako bat dela ikusiko dugu. Kantauri itsasoko ur hotzetatik Pirinioetako mendi tontor babesgabeetara, Natura Bizia da hau, gure ondare naturaleko txoko eta izaki harrigarrienetako batzuk ezagutzeko bidaia zoragarria da.


  • Insectos, nuestros diminutos vecinos Gazteleraz 19:00

    Beatriz Martín, Biologian doktorea eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Entomologia saileko ikertzailea.

    .

     

    Intsektu bati inoiz begiratu ez dioten pertsonak bilatzen dira! Agian, tamaina txikia dutelako edo ospe txarra dutelako, artropodoak, biodibertsitatearen osagai nagusia, dira askotan ahaztutako gehienak, nahiz eta asko gure artean bizi diren eta uste baino gehiago laguntzen diguten. Ikasi nor den nor zure auzoan eta zein paper jokatzen duen, eta berraurkitu zure ingurunea.