Zientzia eta infografia erakusketa

Bizkaia Aretoa-EHU | Chillida aretoa
20/09/2025 - 30/09/2025
Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 20:00etara. Larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Igandeetan, 10:00etatik 14:00etara.

Fernando G. Baptista. Infografia zientifikoaren esploratzailea

Fernando G. Baptista ilustratzailearen eskutik ekarritako erakusketa. Sarrera libre eta doan, eserlekuak bete arte.

 

Egileari buruz

Fernando G. Baptista (Bilbo, 1965) Arte Ederretan lizentziatua da EHUn. Hainbat urtez ilustratzaile lanetan freelance aritu ondoren, El Correo egunkarian hasi zen lanean. 2007az geroztik, National Geographic Magazine aldizkariko langilea da, editore senior gisa. Bere ibilbidean 250 sari baino gehiago jaso ditu, horien artean Peter Sullivan sari ospetsua, infografia arloko sari nagusia, eta Emmy sarietarako bi izendapen. Gaur egungo infografista garrantzitsuenetakotzat jotzen da, eta 2025ean SND (Society for News Design) erakundeak munduko diseinatzailerik onena izendatu du bere sarien 46. edizioan. Bere lana, beraz, erreferentea da informazioa bistaratzeko orduan.

Egitaraua

Irailaren 20tik 30era.

Ordutegia

  • Astelehenetik ostiralera: 8:00-20:00.
  • Larunbatetan: 10:00-14:00 y 16:00-20:00.
  • Igandeetan: 10:00-14:00.