Ciencia Show 2017

Euskalduna Jauregia, Bilbo
14/09/2017
11:00 - 12:00

Bigarren hezkuntzako (DBH 3. maila eta Batxilergoko 2. maila artean) ikasleei zuzendutako zientzia monologo lehiaketa da, gazteak zientziara eta teknologiara hurbiltzea, modu atsegin eta dibertigarrian, helburu duena.

Bizkaia Zientzia Plaza ekimenaren barruan lehiaketaren finala egingo da. Bost finalistek (bat Madriletik etorria, bat Tenerifetik eta beste hirurak EAEtik) egindako monologoen eduki zientifikoa, monologoa bera eta originaltasuna dira epaimahaiak baloratuko dituen alderdiak.

Irabazleak Genevan dagoen CERN fisika-zentrora bisita irabaziko du Javier Santaolla fisikaria izango delarik egonaldiko gida. Bisita bi pertsonentzat izango da eta bertan bi gau igaroko dute. Sariak hegazkina, ostatzea eta mantenua hartzen ditu barne. Horrez gain, irabazleak haren lana aurkeztu ahal izango du irailaren 15ean Naukas Bilbao 2017 ekitaldian.

Sarrera libre eta doakoa izango da Euskalduna Jauregiko Barria 1 sala bete arte.

Egitaraua

Antolatzailea

  • Big Van logo

Laguntzailea

  • Creations logo