Ciencia show 2019

Euskalduna
19/09/2019
11:00-12:00

Bigarren hezkuntzako (DBH 3. maila eta Batxilergoko 2. maila artean) ikasleei zuzendutako zientzia monologo lehiaketa da Ciencia Show, modu atsegin eta dibertigarrian gazteak zientziara eta teknologiara hurbiltzea helburu duena.

Bizkaia Zientzia Plaza ekimenaren barruan Big Vanek antolatutako lehiaketaren finala egingo da. Sei finalistek  egindako monologoen eduki zientifikoa, monologoa bera eta originaltasuna dira epaimahaiak baloratuko dituen alderdiak.

Euskalduna Jauregiko 0C gelan izango da. Sarrera libre eta doakoa aforoa bete arte.

Kolaboratzailea:

Egitaraua