Erakusketak

Euskalduna Jauregia eta UPV/EHUko Bizkaia Aretoa
11/09/2023 - 30/09/2023
08:00 - 20:00

Bi erakusketa izango ditu aurten Bilbo Zientzia Plazak: “Kontzientziaren irudiak”, Euskalduna Bilbaon ikusgai Naukas Pro eta Naukas Bilbao egiten den datetan (irailaren 14tik 16ra) “Zientzia Forgesen arabera” UPV/EHUko Bizkaia Aretoan izango dena.

Egitaraua

Zientzia Forgesen arabera

«Zientzia Forgesen arabera» erakusketa UPV/EHUko Bizkaia Aretoan egongo da irailaren 11tik 30era.

 

Antonio Fraguas de Pablo “Forges” da, inolako zalantzarik gabe, azken berrogeita hamar urteotako Espainia ondoen jaso duen kronikari grafikoetako bat. Forgesen lanaren barruan, jarduera zientifikoari buruzko marrazkiek eta binetek osatzen dute umoregileak prentsan egindako ibilbidearen atal oso esanguratsu bat.

 

Izan ere, lanotan ohiz kanpoko agertokiak eta egoerak irudikatu zituen Forgesek, marrazkiotako protagonisten gorabeherak ikuspegi irrigarrietatik jorratu zituen, teknologiaren aurrerabidearen abiadura zorabiagarriaz hausnartu zuen, gizakiari planteatutako erronkak zorroztasunez irudikatu zituen, eta etenik gabe salatu zuen ezagutza sortzen diharduten erakunde espainolek betidanik pairatutako utzikeria.

 

«Zientzia Forgesen arabera» erakusketak marrazkilariaren binetetako batzuk bildu eta ibilbidea egiten du ikerkuntzaren iraganean, orainean eta etorkizunean zehar.

 

Kontzientziaren irudiak

“Kontzientziaen irudiak. Garapen Jasangarrirako Helburuei buruz kontzientziatzeko irudiak” erakusketa Euskalduna jauregian izango da ikusgai irailaren 14tik 16ra.

 

2015ean, NBEk «Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda» onartu zuen, azken aldiko historiako akordio global garrantzitsuenetako bat. Bide orri horrek aukera ematen du herrialdeek eta beren gizarteek bide berri bati ekin diezaioten guztion bizitza hobetzeko, inor atzean utzi gabe. Agenda horretan 17 helburu (GJH) ezarri dira, gaur egun munduan dauden erronka larrienei heltzen dietenak: pobrezia eta gosea desagerraraztea; planeta ingurumenaren degradaziotik babestea; pertsona guztiek bizitza oparo, osasungarri eta gogobetegarriez gozatzeko aukera izan dezaten ziurtatzea; eta gizarte baketsu, bidezko eta inklusiboak sustatzea.

 

Datozen urteetan, GJHek gizarte-eragile guztien estrategietan eta ekintzetan eragingo dute. Eta horien artean, unibertsitateak dira nagusi. Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) bat egin du GJH horiek bere gain hartzeko ardurarekin, eta ezagutza garatzeko jardueretan txertatu ditu.

 

UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleek egindako irudien erakusketa honetan, 17+1* GJHetatik planteatutako helburuetako batzuk hartu dira kontuan. Irudi horien bidez, detonatzaile sentikorrak sortu nahi dira, gauzei buruzko ezagutza arduratsu eta pertsonal gisa ulertuta. Eta, horrela, gatazka- eta bidegabekeria-egoeren gizarte-eraldaketari laguntzea.

 

Leire Fernández eta Eduardo Herrera
Erakusketaren komisarioak