Naukas Bilbao 2022

Euskalduna
16/09/2022 - 17/09/2022
10:00-20:00

Aurten ere, bueltan da zientzia modu errazean gizarteratzea helburu duen Naukas Bilbao. Euskalduna Jauregira. Naukas.com plataforma eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eskutik datorkigun ekitaldiaren 11. edizioa izango da aurtengoa.

Zorroztasuna eta umorea uztartuz, 10 minutuko hitzaldi laburren bidez askotariko jakintza arloekiko jakin-mina pizten ahaleginduko dira hizlariak, umorea, antzerkia, musika zuzenean eta baita performance musikalak ere baliatuta.

Gainera, Ciencia Clip Bigarren Hezkuntzako zientzia-dibulgaziozko bideo lehiaketaren sariak banatuko dira.  Eta bertan jakinaraziko da epaimahaiko sari bereziaren, Genevako CERN laborategia bisitatzera joateko bidaiaren, irabazlea.

Euskalduna Jauregiko Auditoriumean egingo da ekitaldia. Sarrera libre eta doan aretoa bete arte.

Hitzaldi guztiak streaming bidez ikusi ahal izango dira EiTB Kosmosen bidez. Eta aurreko urteetakoak ere, EITB Kosmosen webgunean eta Nahieran daude ikusgai. 

Con la colaboración de:

Egitaraua

  • 10:00 - 10:10

    Aurkezpena