Naukas Kids 2019

UPV/EHUko Bizkaia Aretoan
22/09/2019
10:00-13:30

Gazteenei zuzendutako ekitaldia da Naukas Kids. Ikuskizunak, zirkua, tailerrak, umorea eta ukitzen den zientzia etxeko txikien arreta eskuratzeko:

  • Ordutegia: 10:00 – 13:30
  • Tokia: UPV/EHUko Bizkaia Aretoa
  • Sarrera: libre eta doan edukiera bete arte. Behin beteta, ateak itxiko dira. Ateak itxi eta gero kanpoan geratutakoei sartzen utziko zaie barruan daudenak irten ahala.
  • Izen-ematea: Tailerretan parte hartzeko ez da izen-emanterik egin behar. Ekintza bakoitzerako taldeak heltze orduaren arabera egingo dira. Ekintzek 30-40 minutuko iraupena izango dute , ikuskizuna izan ezik, ordubetekoa izango dena. Behin talde batek amaitu, ordenean sartuko dira hurrengoak.
  • Hizkuntzak: Tailerrak euskaraz eta gazteleraz izango dira.

Egitaraua

UPV/HUko ikertzaileak, Bilboko Arkeologi museoko arkeologoak eta Zientziapolis hezkuntza espazioak gidatutako lau tailer.

  • Iraganeko indusketak

    Fosilen bila! (5 urtetik aurrera)

    Paleontologiaren eta arkeologiaren mundua gazteenei hurbiltzeko tailerra. Birsortutako indusketan fosilak bilatu beharko dituzte parte hartzaileek.

  • Joko erraldoiak

    Ikusteko eta jokatzeko matematikak! (12 urtetik aurrera)

    Matematikaz gozatu nahi duten gazteentzako aktibitatea. Tamaina handiko figurekin jokatuz, amaigabeko aukerak eskaintzen dituen mundura hurreratzeko tailerra.

  • Itsas biologia

    Ezagutu ozeanoa! (6 urtetik aurrera)

    Hondartza harea baliatuta eta polimeroen laguntzarekin, planetako zona ozeanikoak ezagutzeko aukera paregabea.

  • DNA Detektibea

    Errudunaren bila! (12 urtetik aurrera)

    Zelan egiten dute lan detektibeek? Zelan prozesatu frogak? Kasu praktikoa ebatzi eta errudunak utzitako frogak prozesatzea da galdera hauei erantzuna emateko modurik onena.

Lehiaketa monoplaza bat ikusteko, izarrak ezagutzeko, harritzeko esperimentu zientifikoak eta superheroi eta bideo-jokoen bitxikerien inguruan ikasteko lau esperientzia.

  • Formula student

    Lehiaketa monoplaza gidatu! (7 urtetik aurrera)

    Lehiaketetan erabiltzen diren monoplaza autoak zelan diseinatu eta egiten den dakizu? Batean ibili zara inoiz? Formula Student Bizkaiari esker, propultsio elektrikoko monoplaza zelan diseinatu eta egiten den jakin ahal izango dute bertaratutakoek.

  • Izarretara bidaia

    Zeru izartsua ezagutu! (6 urtetik aurrera)

    Kosmosetik bidaiatzea imajinatu… Fulldome 360° planetarioari esker zeru izartsuaren nondik-norakoak ezagutu daitezke, baita zein objektu dauden ezagutu eta kosmosaren mugimendua behatu.

  • Jon Kepa Eurekaren esperimentuak

    Zientzia di-da! (6 urtetik aurrera)

    Eureka! Merezi du aurkikuntza berri bakoitzak. Jon Kepa Eureka irakasleak, eguneroko materialak baliatuta, esperimentu dozena egingo du. Eta, bertaratutakoen laguntzarekin, ezagunak zaizkigun kontzeptuak azaldu.

  • Geek&Freak Science

    Superheroien eta bideo-jokoen zientzia! (10 urtetik aurrera)

    Komedia, jakin-mina eta interakzioa nahasten ditu Garuna Effect taldeak. Bitxikeria zientifikoak azaltzeaz gain, serieak, filmak, komikiak, superheroiak, manga, anime, bideo-jokoak, eta abar erreferentzia hartuta fenomeno zientifikoak azaltzen dituzte. Inguruan dugun guztiak baitu zientzia.

  • Circociencia

    Zirkua eta zientzia! (Adin guztientzat)

    Zer gertatzen da zientzia eta zirkua nahasten direnean? Zertan bihurtzen da laborategia malabarismoz betetzen denean? Zer gertatzen da aza gorri zukua edanez gero? Aurora Ribosomak eta Armando Neutrinok horixe egin zuten. Zirkuzientifiko orekariak, malabaristak eta ezohiko metodoak baliatuz zientzia irakasten dutenak.