Naukas Kids 2022

UPV/EHUko Bizkaia Aretoa
18/09/2022
10:00-14:00

Zientziaren hurrengo belaunaldiei zuzendutako Naukas bueltan dator. Eta UPV/EHUko Bizkaia Aretoa betetzera dator.

Gaztaroan jartzen da arreta Naukas Kidsen. Sei tailer, bi esperientzia eta ikuskizun bat, guztiak zientifikoak, etorkizuneko zientzia-profesionalei zuzenduta.

Zientzia eginez. fosilak induskatuz, mikrobioak harrapatuz, 1 formula eraikiz, zeru izartsua ezagutuz, e.a., zientzia ezagutzeko aukera dute gazteenek.

5 eta 999 urte bitarteko gazteentzako jarduerak eskaintzen ditu ekimen honek, Naukasen eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eskutik.

  • Ordutegia: 10:00 – 14:00.
  • Tokia: Bizkaia Aretoa de la UPV/EHU.
  • Sarrera: Libre eta doakoa aforoa bete arte. Behin aforoa beteta ateak itxiko dira. Jendea atera ahala, jende berria sartu ahalko da.
  • Parte-hartzea: Ez da beharrezkoa inskripziorik egitea. Heldu araberako taldeak sortuko dira aktibitate bakoitzerako. 20-30 minutuko iraupena izango dituzte tailerrak eta ikuskizuna ordubetekoa izango da.
  • Hizkuntzak: Tailerrak euskaraz eta gazteleraz egingo dira. Ikuskizuna euskaraz izango da.

 

Egitaraua

UPV/HUko ikertzaileak, Bilboko Arkeologi museoko arkeologoak, Zientziapolisek, Asimovek eta Math Mystery Boxek gidatutako sei tailer.

  • Iraganeko indusketak

    Fosilen bila! (5 urtetik aurrera)

    Paleontologiaren eta arkeologiaren mundua gazteenei hurbiltzeko tailerra. Birsortutako indusketan fosilak bilatu beharko dituzte parte hartzaileek.

  • DNA Detektibea

    Errudunaren bila! (12 urtetik aurrera)

    Zelan egiten dute lan detektibeek? Zelan prozesatu frogak? Kasu praktikoa ebatzi eta errudunak utzitako frogak prozesatzea da galdera hauei erantzuna emateko modurik onena.

  • Kromatografia

    Kolore puruak topatzen! (5 urtetik aurrera)

    Zelan funtzionatzen dute antigeno testak? Zergatik aldatzen dute kolorea laborategietako proba horiek? Eguneroko materialekin artea sortuta ulertu dezakegu.

  • Mystery Box

    Matematika enigmatikoak! (10 urtetik aurrera laguntzarekin)

    Ate asko irekitzen dituzte matematikak. Kasu honetan, kutxa misteriotsuak zabaltzeko behar ditugu.

  • Txikimikro

    Mikrobio ehiztari bihurtu! (6 urtetik aurrera)

    Mundu mikrobianoa ezagutzeko eta ulertzeko tailerra: non bizi dira, zelan egiten da lan haiekin, zelan bizi dira…

  • Formula LEGO

    Nork irabaziko du lasterketa? (8 urtetik aurrera)

    Gure 1 formula eraikiko dugu eta, ondoren, mugitzeko programatu. Auto batek zelan funtzionatzen duen eta gurpilen tamainaren arteko harremana ikasiko dugu.

Lehiaketa monoplaza bat ikusteko, izarrak ezagutzeko, harritzeko esperimentu zientifikoak eta superheroi eta bideo-jokoen bitxikerien inguruan ikasteko lau esperientzia.

  • Izarretara bidaiatu

    Zeru izartsua ezagutu! (6 urtetik aurrera)

    Kosmosetik bidaiatzea imajinatu… Fulldome 360° planetarioari esker zeru izartsuaren nondik-norakoak ezagutu daitezke, baita zein objektu dauden ezagutu eta kosmosaren mugimendua behatu.

  • Jon Kepa Eurekaren esperimentuak

    Zientzia di-da! (6 urtetik aurrera)

    Eureka! Merezi du aurkikuntza berri bakoitzak. Jon Kepa Eureka irakasleak, eguneroko materialak baliatuta, esperimentu dozena egingo du. Eta, bertaratutakoen laguntzarekin, ezagunak zaizkigun kontzeptuak azaldu.

  • Oroitzapenak egiten

    Fotomatoi zientifikoa! (adin guztietarako)

    Zientziaz eta ezagutzaz betetako eguna gogoratzeko, zer hobe argazkia baino? Fotomatoi zientifikoa eskura.

  • Piztu! EmakumeOn energia

    (6 urtetik aurrera)

    Hainbat esperimentu baliatuta, emakume zientzialarien garrantzia azpimarratzen dituen topaketa zientifikoa dugu honako ikuskizuna. Umorez betetako obra, zientzia ez zaila ez aspergarria ez dela gogorarazteko.