Naukas Kids 2018

Euskalduna
16/09/2018
10:00-13:30

Gazteenei zuzendutako aktibitatea da honakoa. Zenbait adin tartetara moldatutako aktibitateen bidez zientzia modu dibertigarrian ikastea posible dela frogatuko du Naukas Kidsek. Naukas Bilbao ekimenaren barruan ospatzen da duela bost urte eta publiko hazkuntza jarraitua izan du.

Euskalduna Jauregiko Hallean eta A3 eta Barria aretoetan egingo da ekitaldia. Sarrera libre eta doan aforoa bete arte. 

Egitaraua

  • Txikimikro

    Mikrobio ehiztari bihur zaitez! (6 urtetik Aurrera)

    Etxeko txikiek mikrobioen mundua ezagutu eta horren izaki txikiak zelan bizi diren, non eta hauekin zelan egiten den lan uler dezaten.

  • Iraganeko indusketak

    Fosilen bila! (5 urtetik aurrera)

    Paleontologiaren eta arkeologiaren mundua gazteenei hurbiltzeko tailerra. Birsortutako indusketan fosilak bilatu beharko dituzte parte hartzaileek.

  • Joko erraldoiak

    Ikusteko eta jokatzeko matematikak (11 urtetik aurrera)

    Matematikaz gozatu nahi duten gazteentzako aktibitatea. Tamaina handiko figurekin jokatuz, amaigabeko posibilitateak eskaintzen dituen mundura hurreratzeko tailerra.

  • Formula student

    Lehiaketa monoplaza gidatu! (7 urtetik aurrera)

    Lehiaketa monoplaza zelan diseinatu eta egiten den dakizu? Batean ibili zara inoiz? Formula Student Bizkaiari esker, Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasle eta irakasleek osatutako erakundeari esker, propultsio elektrikoko monoplaza zelan diseinatu eta egiten den jakin ahal izango dute bertaratutakoek. Baita tamaina errealeko simuladorean gidatu eta 5 minututako txandetan makinaren aurka indarrak neurtu ere.

  • Badakizu zer jaten duzun?

    Biomolekulak ditu nire janariak! (6 urtetik aurrera)

    Ohiko janarien konposizioa ezagutu ahal izango da aktibitate honen bidez eta gure energia iturri nagusietako baten, karbohidratoen, egitura hurbiletik ikusi.

  • DNA Detektibea

    Errudunaren bila! (12 urtetik aurrera eta txikiagoak lagunduta)

    Zelan egiten dute lan detektibeek? Zelan prozesatu frogak? Kasu praktikoa ebatzi eta errudunak utzitako frogak prozesatzea da galdera hauei erantzuteko onena.

  • Bakterio ehiztariak lanean

    Bakterioak erritmoarekin harrapatzen! (3 urtetik aurrera)

    Gure eskuetako bakterioek infekzioak ekar ditzakete. Hau ekiditeko oso gauza erraza egin daiteke: eskuak garbitu. Eskuak zelan garbitu ikasiko dugu tailer honetan eta horretarako ezinbestekoa izango da dantza egiteko gogoa.

  • I-MAG 341, irudimena hegan jartzeko kohetea

    (6 urtetik aurrera)

    Astronauta izan nahi? I-MAG 341 kohetea prest egongo da bidaiariak 80.000 kilometroko altuerara eramateko, Lurra goitik ikus dezaten.

  • Circonciencia

    (Adin guztientzat)

    Zer gertatzen da zientzia eta zirkua nahasten direnean? Zertan bihurtzen da laborategia malabarismoz betetzen denean? Zirkulatorioetan bihurtzen dira laborategiak, zirkuzientifikoetan zientifikoak eta emozioa sintetizatzen da giroan.

  • Espectáculo de monólogos científicos

    (12 urtetik aurrera)

    Superheroiak sor genitzake ingeniaritza genetikoa baliatuta? Hominido bati sua zelan egin azaltzeko gai ginateke? Zergatik gara hain burugogor eta beirari kristal deitu? Zer harreman dago supernova baten eta Lola Floresen artean? Jakinmina piztu bazaizu etorri Big Vaneko monologo zientifikoetara eta erantzunak ezagutuko dituzu… ala ez.