Naukas Pro

Euskalduna
14/09/2023
17:00-20:00

Zientziaren alor profesionalaren inguruko hainbat ikuspuntu eskainiko ditu ekitaldi honek. Esparru zientifikoko enpresa arduradunak, ikerketa zentruetako kideak eta zientifiko esanguratsuak publiko orokorrera zuzendutako 20 minutuko hitzaldiak egingo dituzte.

Esperientziak, haien lanen nondik-norakoak eta berrikuntza deigarrien inguruan hitz egingo dute profesionalek, modu honetan, laborategietako kontzepziotik merkatura iritsi arte produktuek egiten dituzten bideak modu ulergarri eta hurbilean azalduko dute. Zientziaren industriaren irudi orokorra lortuko du publikoak, protagonisten eskutik.

Aurtengo edizioan, gainera, ikuspegi gehigarri bat txertatuko dugu, eta osasun-ikerketari erreparatuko diogu berariaz. Horretarako, Osasun Saileko osasun-ikerketako lau institutuetako ikertzaileak ditugu: Bioaraba, Biobizkaia (Biocruces ohia) eta Biogipuzkoa (Biodonostia ohia) eta Biosistemak osasun zerbitzuen ikerketa institutua.

Euskalduna Jauregiko Auditoriumean egingo da ekitaldia. Sarrera libre eta doan aretoa bete arte.

Egitaraua