Naukas Pro 2021

Euskalduna
23/09/2021
17:00-20:00

Zientziaren alor profesionalaren inguruko hainbat ikuspuntu eskainiko ditu ekitaldi honek. Esparru zientifikoko enpresa arduradunak, ikerketa zentruetako kideak eta zientifiko esanguratsuak publiko orokorrera zuzendutako 20 minutuko hitzaldiak egingo dituzte.

Esperientziak, haien lanen nondik-norakoak eta berrikuntza deigarrien inguruan hitz egingo dute profesionalek, modu honetan, laborategietako kontzepziotik merkatura iritsi arte produktuek egiten dituzten bideak modu ulergarri eta hurbilean azalduko dute. Zientziaren industriaren irudi orokorra lortuko du publikoak, protagonisten eskutik.

Euskalduna Jauregiko Auditoriumean egingo da ekitaldia. Sarrera libre eta doan aretoa bete arte.

Covid-19 protokolo espezifikoa:

  • Hitzaldi guztiak musukoarekin egingo dira.
  • Auditoriumeko edukiera murriztua izango da beste urteekiko, segurtasun distantzia bermatzeko.
  • Saioan zehar eserlekuak libre geratuko balira (publikoa ateratzen delako), ezin izango da publiko berria sartu.
  • Saioko atsedenaldiaren ostean, eserleku berdinean eseri beharko da.
  • Sarrera libre eta doakoa izango da edukiera bete arte, baina datu pertsonalen bilketa egingo da (izena, abizena eta kontakturako telefonoa).
  • Sartuko den pertsona bakoitzak inprimatu eta beteta ekarri behar du datu pertsonalen fitxa:

Deskargatu fitxa (docx)      Deskargatu fitxa (PDF)

Egitaraua