Bizkaia Zientzia Plaza

Zientzia, zientzia eta… zientzia

Dibulgazioa, ikerketa, esperimentuak… Zientziaren alderdi guztiak umoreak, musikak eta errimak lagunduta, Bilbon erdigunea izan zuen baian Bizkaian zehar gozatu ahal izan zen ekitaldian.aia.

Ikerketa zientifikoan egiten ari diren azken aurrerapenak, lantzen ari dituzten zientzialarien eskutik, ekarri zituen Naukas Prok, zientzialariak eta publiko orokorra hurbildu nahian. Baita lortu ere.

Erabat bete zen aretoa ikerketa zientifikoan zer lantzen ari den jakiteko. Bederatzi hitzaldi izan ziren, astrobiologian egiten ari den unibertsoaren jatorriaren bilaketatik hasi eta ikerketa medikoan egiten ari den Alzheimerraren sendabidearena, materialen superkonduktibitatea, robotika ikerketak, ama zelulak, mikrofluidika, albinismoa, grafenoa edota kontsumorako arrautz eta oiloen produkzioa bezalako gaiak landuta.

Naukas Pro argazki galeria.

Ikertzaileen lana ezagutu eta gero, karrera zientifikoaren hasieran daudenek gida ezinhobea izan zuten Science +en. Arlo akademiko zein zientifikoan dagoen egoera marraztu zuten hiru egunez egin ziren konferentziek eta hitzaldiek.

Science + argazki galeria.

Etorkizuneko zientzialariek ere espazio propioak izan zituzten haiei zuzendutako aktibitateekin: Ciencia Show, Scenio eta Naukas Kids.

Ciencia Show monologo zientifikoen finala Bizkaia Zientzia Plazaren hasierako ekitaldia izan zen. Lehiaketaren bost finalistek, DBHko 3. Maila eta Batxilergoko 2. maila arteko ikasleak denak, monologoak aurkeztu zituzten eta, deliberazio gatzaren ostean, Asier Fernández izendatu zuten txapeldun epaimahaikideek.

 

Naukas Kids, bere aldetik, gazteenei zuzendutako bost tailer eta bi ikuskizun izan zituen, esperimentuen eta umorearen bidez zientzia irakatsita.

.

Naukas Kids argazki galeria.

Aktibitate eta ponentzia sorta erakargarria baliatuta, komiki zientifiko lehiaketa, zuzeneko podcasta edota youtuber saioa barne, zientziarik kreatiboena ekarri zuen Sceniok.

 

Euskalduna Jauregiko Auditorioa betetzea lortu zuen #Naukas17, dibulgazioa protagonista izan zuela. Esperimentuak, magia, musika, umorea eta, batez ere, zientzia. Bi egunez 60 hizlarik astronomia, biologia, kimika eta beste hainbeste zientzia arlo ekarri zituzten  baino gehiagok.

Naukas17 argazki galeria.

Zientzia eta… bertsolaritza? Bai, modu arrakastatsuan gainera, Jakinduriek mundue erreko dau! ekitaldian.

Jakinduriek mundue erreko dau! galeria osoa ikusgai.

Hau guztiau, baina, ezinezkoa izango litzateke partehartzaileen kolaboraziorik gabe, publikoa barne. Eta, noski eskerrak antolatzaileei:

Naukas, Scenio, Somos científicos, Big Van, Zientziapolis, Ciencia Divertida, Kafe Antzokia, Zientziaren Giltzak Elkartea, Igorreko udala, Ondarroa udala, Getxoko udala, Zenbat Gara Elkartea, Albe bertso eskola, Bertsutan bertso eskola, EITB, Lanku, Bertsozale elkartea eta BZPri difusioa eta laguntza eman diozuen guztioi.

Eskerrik asko!