Science + 2017. 19a, asteartea

Ikerketaren alorrean finantziazioa eta kolaborazioa izan ziren gai nagusiak bigarren egunean. Bi hitzaldi saio izan ziren, lehena, Sesión #4. The R&D&I Ecosystem III: Funding opportunities for research, ikertzaileek aurki ditzaketen finantziazio bideen inguruan izan zen. FECYTeko nazioarteko programen zuzendaria da Izaskun Lacunza eta Euraxessen inguruan aritu zen. EMBO bekak aurkeztu zituen David del Álamok ondoren. Read more about Science + 2017. 19a, asteartea[…]

Science + 2017. 18a, astelehena

Ikerketa zientifikoaren ikuspegi orokorra eskaini zen lehenengo egun honetan, hainbat alor landu zituzten hiru saiotan banatuta. Sesión #1. The R&D&I Ecosystem I: Research in academia izan zen lehenengo atalaren izena eta akademian egiten den ikerketa izan zuen hizpide. Itziar Alkorta, UPV/EHUko Biofisika Institutuko zuzendaria, izan zen lehena oholtza gainean, non ikertzaile gazteei zuzendutako klabeak eskaini Read more about Science + 2017. 18a, astelehena[…]

Scenio 2017

Sormena eta zientzia eskutik Ilustrazio zientifikoa, tailerrak, komikiak, gamifikazioa, podcastak eta askoz gehiago zientziarik eklektikoena bildu zituen Scenio saioan. Gamifikazio ekitaldiarekin hasi zen Bizkaia Aretoan zientzia eta sormena batu zituen ekitaldia. Hiru bideojokoren inguruko beste horrenbeste hitzaldirekin eta joku-sormen tailerrarekin. Naukasen Monica Lalandak medikuntzaren tresna gisa aurkeztu zituen komikiak; Sceniok, bere aldetik, komiki zientifikoaren inguruko Read more about Scenio 2017[…]

Naukas Kids 2017

Ukitzen den zientzia Naukasen bi egunen ostean gazteenen eguna izan zen: Naukas Kids. Beste egun batez Euskalduna zientziaz bete zen guztiz bete ziren bost tailer eta bi ikuskizunekin. Lehenengo atalean tailerrak egin ziren, zientzia egiten ikasi zuten zientzia gazteek. Adin tarte bitan banaturik flotabilitatearen, dentsitatearen, pigmentuen eta beste hainbaten inguruan ikasi zuten. Paperaren eta koloreen Read more about Naukas Kids 2017[…]

Naukas17. Irailaren 16ko arratsaldea

Pokemon, Fake News eta mendi “oso altuak” koarentenan izandako Euskaldunan Hezkuntza eta Pokemon lotu zituen Carlos Lobatoren eskutik izan zen arratsaldeko lehenengo hitzaldia. Murtziakoa izateko nahia izan duzu noizbait? Mariajo Morenoren arabera, denok nahiko dugu.  Fake newsak erabilgarritasunik al dute? Manu Arregirentzat bai, harrigarria bada ere, astronomia irakasteko. Loditasunaz, estigmaz eta isuri negatiboaz aritu zen Luís Read more about Naukas17. Irailaren 16ko arratsaldea[…]

#Naukas17. Irailaren 16ko goiza

Irratia, musika zuzenean eta kontsulta psikologikoa Susana Escuderok eta Emilio Garcíak Euskalduna Jauregitik zuzenean egin zuten El Radioscopio irrati programa Naukas 2017ko bigarren egunari hasiera emateko. Arima duten datuak dira istorioak. Eta garunean eragina dutela azaltzen du José Ramón Alonsok, zonalde oso zehatzean. Esferak ezagutzeko zailtasunaz eta, orokorrean, piloten inguruan aritu zen hurrengo hizlaria, José Read more about #Naukas17. Irailaren 16ko goiza[…]

#Naukas17. Irailaren 15eko arratsaldea

Magia, musika, antzerkia eta, noski, zientzia Noiz gaude adimen artifizial baten aurrean? José Cerverak argitu zigun arratsaldeko lehenengo hitzaldian. Game of Vaccines baliatu zuten Clara Grimak eta Enrique Borjak gaixotasun batek epidemia bihurtzeko duen arriskua kalkulatzen irakasteko. Azelerazioa, indarra eta gogortasuna. Hauek eta beste kontzeptu batzuk izan zituen Sergio Palaciosek hizpide bere hitzaldian. Benetan eragina Read more about #Naukas17. Irailaren 15eko arratsaldea[…]

#Naukas17. Irailaren 15eko goiza

Umorea, dibulgazioa eta, batez ere, zientzia Daniel Torregrosa izan zen lehenengo egunari hasiera ematearen arduraduna “¡Estamos rodeados!” hitzaldiarekin, non kimikoa zer den azaltzen saiatu zen. Emakume batek Nobel Saria bakarka irabaztea ahalbidetu zuen ikerketa bakarra da transposonena, Guillermo Peris-ek ekarritako gaia. Diana González izan zen hurrengoa eszenatokian, interneteko botei buruz hitz egiten. Datu modura, Twitter Read more about #Naukas17. Irailaren 15eko goiza[…]

Naukas Pro 2017

Leporaino bete zuen Barria Aretoa lehenengo aldiz egin zen Naukas Prok. Naukas 2017 ekitaldiari hasiera emateaz gain, zientzia -ikertzaile eta -profesionalen bederatzi hitzaldi ekarri zituen.     Carlos Briones, Centro de Astrobiología (CAB-INTA/CSIC)etik etorritakoa, izan zen ekitaldiari hasiera eman ziona. Bere lanaren egunerokotasuna eta dituzten helburuak (haien artean LUCAren osteko bizitzaren dibertsifikazioaren jatorria ulertzea) azaltzeaz Read more about Naukas Pro 2017[…]

Ciencia Show 2017

Asier Fernandez izan da Ciencia Show 2017 monologo zientifikoen lehiaketaren irabazlea. Monologoa Naukas 2017n aurkezteaz gain, Suitzan dagoen CERN instalazioa bisitatzeko aukera izango du sari gisa. Ciencia Show 2017ko bost finalistak. Argazkilaria: Iñaki Andrés Euskalduna Jauregiko Barria Salan izan da final handia irailaren 14an eta Bizkaira 10 zientzia egun ekarriko dituen Bizkaia Zientzia Plaza (BZP) Read more about Ciencia Show 2017[…]