
Naukas Kids
Ordutegia
Ate irekiera: 09:30
Jarduerak: 10:00-14:00
Tokia
EHUko Bizkaia Aretoa
Prezioa
Jarduera guztiak debalde dira.
Tailerretan parte hartzeko sistemak
- Aldez aurreko izen-ematea online (webgunearen bitartez): “Breakout geologikoa” jardueran parte-hartzeko, izena eman beharko da BZP webgunearen bidez. Irailaren hasieran irekiko da izen-ematea.
- Tiket bidezko parte-hartzea: tailer jakin batzuetan parte hartzeko, dagokion solairuan kokatutako puntuan tiketak eskuratu beharko dira. Tiketak parte hartzaileak berak eskuratu beharko ditu, ez gurasoek, ez lagunek ez beste inork ezin izango ditu hartu. Tiketak eskuragarri egongo dira txanda hasi baino 15 minutu lehenago lehen txandan. Hurrengo txandetan, aurreko emanaldia/tailerra hasi eta 15 minutura egongo dira eskuragarri.
- Ilaren bitartez parte-hartzea: beste tailer eta ikuskizun batzuetan parte hartzeko, ilaran itxaron beharko da. Pertsona heldu batek ezin du beste baten lekua hartu, ezta pertsona bat baino gehiagorentzat tokia gorde ere.
Hizkuntza
Tailer eta ikuskizun bakoitzean adieraziko da zein hizkuntzatan egingo den jarduera.
Heldurik gabeko tailerrak
Ume edo gazte bat tailerretan parte hartzerakoan, helduak ezin badira sartu tailerra burutzen den bitartean, tailerra bukatu baino 5 minutu arinago bueltatu beharko dira gelara umearen bila.
Egitaraua
Breakout geologikoa: leize eta arrefizeen artean
Elebiduna. 8 urtetik aurrera. Heldu bat joan beharko da ume/ume talde bakoitzarekin.
Ordubeteko tailerra da, hiru txanda egingo dira (10:00, 11:30, 13:00), eta 20 ume egongo dira gehienez pase bakoitzean. Sarrera izen-ematearekin izango da.
Salba dezagun Bilboko historia geologikoa!
Bouteille d’Acide negazionista gaiztoak Lurrak 5000 urte baino gehiago dituela agerian uzten duten Bilboko harri apaingarriak suntsitu nahi ditu. Lagundu egin behar diguzu Bizkaia Aretoaren inguruan utzi dituen arrastoen bila. Garaiz iritsiko al gara?
Espazioko abentura
Euskaraz. Barandiaran salan. 6 urtetik gora. Heldu bat egon beharko da ume bakoitzarekin.
Ordubeteko tailerra da, hiru txanda egingo dira (10:00, 11:30, 13:00), eta txanda bakoitzean 15 ume egongo dira gehienez. Sarrera tiketekin.
Sortu zure planeta!
Eguzki sistemako planetak eta exoplanetak bezalako azken aurkikuntza galaktikoak ezagutu ondoren, gure planeta propioa sortu ahal izango dugu nahi ditugun ezaugarriekin.
Txikimikro
Euskaraz. Elhuyar salan. 6 urtetik gora.
Sarrera ilara libre bidez.
Goazen mikrobioak harrapatzera!
Mikrobioen mundura ohitzeko eta txikienei ulerrarazteko nola egiten den lan hain izaki txikiekin, nola eta non bizi diren…
Tor magoa
Euskaraz. Mitxelena salan. 4 urtetik gora.
Ordubeteko ikuskizunaren bi pase (10:30, 13:00) egingo dira. Sarrera librea aforoa bete arte.
Tor magoa
Ikuskizun parte-hartzaile eta umoretsu honetan ikusleek magiaren sekretu miresgarriak sentitzeko aukera paregabea izango dute. Gainera, ez dute soilik magia ikusiko, zientziaren laguntzarekin egin, egingo dute!
Iraganaren eta orainaren detektibeak
Elebiduna. Etxepare salan. 4 urtetik gora.
Ordubeteko tailerra da, hiru txanda (10:00, 11:30, 13:00) egingo dira eta txanda bakoitzean 20 ume egongo dira gehienez. Sarrera tiketekin.
Ezagutu nola lan egiten duten benetako forentseek!
Tailer dibertigarri eta misteriotsu honetan hezurdura bat muntatuko dugu, DNA erauziko dugu eta auzitegiko detektibe izatera jolastuko gara, krimen-sailetan bezala orbanak identifikatuz.
Ozeanoetako sakonerak
Euskaraz. Axular salan. 6 urtetik gora.
40 minutuko tailerra da, lau txanda (10:00, 11;00, 12:00, 13:00) egingo dira eta txanda bakoitzean 20 ume egongo dira gehienez. Sarrera tiketekin.
Itsasoan hondoratu zaitez!
Ozeanoko eremuak argitasunaren arabera ezagutzeko eta eremu horietako bakoitzeko animalia adierazgarrienak aztertzeko tailerra.
Espirografo matematikoa legoekin
Euskaraz. Oteiza salan. 8 urtetik gora.
Ordubeteko tailera da, hiru txanda (10:00, 11:30, 13:00) pase egingo dira eta 20 ume egongo dira gehienez txanda bakoitzean. Sarrera tiketekin.
Forma eta kurba infinituak esplora ezazu!
Zatoz kurba matematikoak marrazteko aukera ematen duen robot bat eraikitzera, bi pertsonako taldeetan, Mirzakhani matematikari bikainaren lanean inspiratuz.
Iraganeko biziaren bila
Euskaraz. Arriaga salan. 8-10 urte bitartean. Helduek kanpoan itxarongo dute.
Ilara jarraitua egingo da.
Fosilen bila!
Paleontologiaren eta arkeologiaren mundua gazteenei hurbiltzeko tailerra. Birsortutako indusketan fosilak bilatu beharko dituzte parte-hartzaileek.
Eskalatu zure mundua
Euskaraz. Laboa salan. 4-8 urte bitartean. Helduek umeak lagunduko dituzte.
Ordu eta erdiko tailerra da, bi txanda (10:00, 12:00) egingo dira eta 20 ume egongo dira txanda bakoitzean. Sarrera tiketekin.
Kuantika hitza entzun duzu noizbait? Zatoz eta izan zaitez esploratzaile eta ikertzaile egun batez!
Noiraino ikus dezakete gure begiek? Zer da ikusi duzun gauzarik txikiena? Eskala makro, mikro eta nanoskopikoak ezagutuko ditugu eta gure senarekin jolasean, kuantikaren mundura zabalduko gara. Inguruan laginak jasoko ditugu eta mundua eskalatuko dugu lupa, mikroskopio, eta baita ere zerorrek eraiki ahal izango duzun etxeko mikroskopio baten bidez.
Neurtzen duenak, badaki. Egin ditzagun esperimentuak!
Gazteleraz. Baroja salan. 9-14 urte bitartean.
50 minutuko txanda bakarra (12) egingo da, eta 161 ume egongo dira txandan. Sarrera librea.
El que mide, sabe. El que no, sólo opina.
Zientzian, dituzun iritziak errealitatearekin egiaztatzeak adierazten du zerbait egia den ala ez, eta, hori frogatzeko, etxeko materialekin esperimentuak egingo ditugu, harrituko zaituztenak eta etxean erreproduzitu ahal izango dituzuenak. Batzuek mundua begi berriekin ikusaraziko dizuete, eta beste batzuek “life hacks” gisa ere balioko dizuete. Zure zain gaude!