Naukas Pro 2017

Euskalduna Jauregia, Bilbo
14/09/2017
16:00 - 20:00

Zientziaren alor profesionalaren inguruko hainbat ikuspuntu eskainiko ditu ekitaldi honek. Esparru zientifikoko enpresa arduradunak, ikerketa zentruetako kideak eta zientifiko esanguratsuak publiko orokorrera zuzendutako 20 minutuko hitzaldiak egingo dituzte.

Esperientziak, haien lanen nondik-norakoak eta berrikuntza deigarrien inguruan hitz egingo dute profesionalek, modu honetan, laborategietako kontzepziotik merkatura arte produktuek egiten dituzten bidea era ulergarri eta hurbilean azalduko dute. Zientziaren industriaren irudia lortuko du publikoak, protagonisten eskutik.

Euskalduna Jauregiko Barria 2 Gelan egingo da, sarrera libre eta doan aforoa bete arte.

Egitaraua

  • 17:00 - 17:10

    Naukas ekitaldiaren eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren aurkezpena

  • 17:10 - 17:30

    Astrobiologia Zentroa (CAB-INTA/CSIC)

  • 17:30 - 17:50

    Madrilgo Materialen Zientzien Institutua (CSIC)

  • 17:50 - 18:10

    Andaluziako Ikerketa Biomedikoko Fundazioa (FIBAO)

  • 18:10 - 18:30

    Euskal Herriko Unibertsitateko Adimen Konputazionaleko Ikertaldea (UPV/EHU)

  • 18:30 - 18:50

    20 minutuko atsedenaldia

  • 18:50 - 19:10

    Minbiziaren eta Zahartzearen Zelula Amen Laborategia (IDIS-CHUS)

  • 19:10 - 19:30

    Neiker-Tecnaliako Animalia-Ekoizpena Saila (Ikerbasque)

  • 19:30 - 19:50

    Bioteknologiako Zentro Nazionala (CNB-CSIC)

  • 19:50 - 20:10

    Mikrofluidika Klusterra-Lascaray Ikerketa Zentroa (UPV/EHU)

  • 20:30 - 20:50

    Ekitaldi amaiera

Antolatzailea

  • Naukas logo