Naukas Bilbao 2018

Euskalduna
14/09/2018 - 15/09/2018
10:00-20:00

Irailaren 14an eta 15ean, zientzia modu errazean gizarteratzea helburu duen Naukas 2018 ekitaldia izango da Bilbon. Aurtengoa, naukas.com plataforma eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eskutik datorkigun ekitaldiaren 8. edizioa da eta Bilboko Euskalduna Jauregiko Auditoriumean burutuko da.

Zorroztasuna eta umorea uztartuz, 10 minutuko hitzaldi laburren bitartez askotariko jakintza-arloekiko jakin-mina pizten ahaleginduko dira hizlariak. Horrez gain, hainbat ikertzaile, zientzialari eta adituei egingo zaizkie elkarrizketak eta, gainera, umorezko bakarrizketak, esperimentuak eta haurrentzako jarduera-programa ere eskainiko dira.

Horrez gain, Ciencia Clip Bigarren Hezkuntzako zientzia-dibulgaziozko bideo lehiaketaren sariak banatuko dira.  Eta bertan jakinaraziko epaimahaiko sari bereziaren irabazlea, hauek Genevako CERN laborategia bisitatzera joateko bidaia irabaziko dute.

Amaitzeko Euskalduna Jauregiko sarreran zientzia-dibulgaziozko liburu eta aldizkariak kontsultatu eta erosteko aukera egongo da Elkar, Naukas, Next Door, UEU eta UPV/EHU argitaletxeek jarriko duten standetan.
Euskalduna Jauregiko Auditoriumean egingo da ekitaldia. Sarrera libre eta doan aforoa bete arte.
Hitzaldi guztiak EiTB Kosmosen daude ikusgai. 

Egitaraua