Naukas Bilbao

Euskalduna
15/09/2023 - 16/09/2023
10:00-20:00

Aurten ere, bueltan da zientzia modu errazean gizarteratzea helburu duen Naukas Bilbao. Euskalduna Jauregira. Naukas.com plataforma eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eskutik datorkigun ekitaldiaren 11. edizioa izango da aurtengoa.

Zorroztasuna eta umorea uztartuz, 10 minutuko hitzaldi laburren bidez askotariko jakintza arloekiko jakin-mina pizten ahaleginduko dira hizlariak, umorea, antzerkia, musika zuzenean eta baita performance musikalak ere baliatuta.

Euskalduna Jauregiko Auditoriumean egingo da ekitaldia. Sarrera libre eta doan aretoa bete arte.

Hitzaldi guztiak streaming bidez ikusi ahal izango dira EiTB Kosmosen bidez. Eta aurreko urteetakoak ere, EITB Kosmosen webgunean eta Nahieran daude ikusgai. 

Con la colaboración de:

Egitaraua