Naukas Pro 2022

Euskalduna
15/09/2022
17:00-20:00

Zientziaren alor profesionalaren inguruko hainbat ikuspuntu eskainiko ditu ekitaldi honek. Esparru zientifikoko enpresa arduradunak, ikerketa zentruetako kideak eta zientifiko esanguratsuak publiko orokorrera zuzendutako 20 minutuko hitzaldiak egingo dituzte.

Esperientziak, haien lanen nondik-norakoak eta berrikuntza deigarrien inguruan hitz egingo dute profesionalek, modu honetan, laborategietako kontzepziotik merkatura iritsi arte produktuek egiten dituzten bideak modu ulergarri eta hurbilean azalduko dute. Zientziaren industriaren irudi orokorra lortuko du publikoak, protagonisten eskutik.

Aurtengo edizioan, gainera, ikuspuntu berria gehitu eta Agenda 2030 eta Garapen Jasangarrirako Helburuetan zentratuko gara. GJHrekin erlazionatutako gaien inguruan egiten ari diren ikerketen dibertsitatearen panoramika eskaintzea da helburua. Hortaz, alde batetik, helburu hauek lortzeko arlo zientifikotik egiten ari diren ekimenak ezagutaraztea bilatzen dugu eta, bestetik, ekimen hauen ezagutzak helburu hauen betetzearen garrantziaz kontzientziatzea eta baita ezagutzaren sorkuntzaz helburuok lortzeko.

Euskalduna Jauregiko Auditoriumean egingo da ekitaldia. Sarrera libre eta doan aretoa bete arte.

Egitaraua