Mugako elkarrizketak 2018

Bidebarrieta Liburutegia
26/09/2018
19:00

Zein erlazio egon daiteke itxuraz oso desberdinak diren jakintza moten artean, fisika eta literaturaren artean, esaterako? Hori izango da, hain zuzen, “Mugako elkarrizketak” programaren bigarren edizioak hartuko dituen gaietako bat, zeina irailaren 26an, arratsaldeko 19:00etan izango den Bilboko Bidebarrieta Liburutegian.

Arteen eta zientzien artean elkarrizketarako gune bat sortzeko helburuarekin, ekitaldi honetan Javier Argüello idazle argentinarrak, Pilar Hernández Gamazo Fisika Teorikoko katedradunak eta Juan José Gómez fisikari eta idazleak hartuko dute parte. Azken horrek moderatuko du mahai-ingurua.

Doakoa izango da ekitaldia, baina sartzeko beharrezkoa izango da gonbidapena. Liburutegian bertan jaso beharko dira gonbidapenak irailaren 21 eta 26 bitartean. Gonbidapenak jasotzeko ordutegia goizeko10:00-14:00 bitartean eta arratsaldeko 16:00-20:00 bitartean izango da, astelehenetik ostiralera.