Naukas Kids

Bizkaia Aretoa-EHU
20/09/2026
10:00-14:00

Naukas Bilbao 2026 jaialdia irailaren 20an, igandean, amaituko da, Naukas Kids haurrei zuzendutako jardueren programaren edizio berri batekin. Aurtengo edizioan, programak publikoari irekitako hiru ikuskizun eskainiko ditu, hiriko hiru gune desberdinetan banatuta: Euskalduna Bilbao jauregian, Bizkaia Aretoa-EHUn eta eraikinaren inguruan. Jarduerak 10:00etatik 14:00etara izango dira.

Jardunaldiari hasiera emango dio “PHízate – Circonciencia” ikuskizunak, Bizkaia Aretoa-EHUko Mitxelena auditoriumean. Bertaratukoek kimikaren mundu zirraragarrian murgiltzeko aukera izango dute Aurora Ribosoma eta Armando Neutrino zirkozientzialarien eskutik. Malabareak, akrobaziak eta umore uztatuta zientzia modu dibertigarrian azalduko dute.

Ondoren, “Homo Curiositatis” kale antzerkiak ikusleak Bizkaia Aretoa-EHUren ingurutik Euskalduna Bilbao jauregiraino egingo den ibilbide batean parte hartzera gonbidatuko ditu, hiru metroko altuera duen neandertal aurreko txotxongiloa eta etologo bitxi batekin batera. Ibilbide berezi horretan, gaur egungo gizakien eta gure iraganeko neandertal aurrekoren arteko ulermen-zubiak eraikitzen saiatuko dira.

Jardunaldiari amaiera emango dio Euskalduna Bilbaon zuzenean eskainiko den EITBko Makusi plataformako “Zientzia Piztia” saioak. Esperimentu zientifikoetan oinarritutako ikuskizun honen helburua da zientzia etxeko txikienei modu atseginean gerturatzea. Makusi plataforman bezala, ekimena Arnaitz Fernández fisikari eta meteorologoak aurkeztuko du.

Ikuskizun guztietarako sarrera doakoa izango da, aforoa bete arte. Datozen asteetan, Naukas Kidsen programazioa osatzen dutzen jarduera bakoitzari buruzko informazio gehiago emango da.

Egitaraua


  • pHízate – Circonciencia

    Gazteleraz. 3 urtetik aurrera.  

    Saio bakarra 10:00etatik 11:00etara.

    Sarrera librea aforoa bete arte. Jende asko gerturatuz gero, lehentasuna emango zaie adingabeei, eta heldu bakarra sartuko da adingabe bakoitzeko edo adingabe talde bakoitzeko.

    .

    Laborategi batean, lonbarda-zukuan aurkitutako konposatu misteriotsu baten konposizioa, propietateak eta efektuak ikertzen ari dira bi zientzialari. Teorizatzeaz nekatuta, praktikara pasatzea erabakitzen dute, eta bere pertsonarengan dituen efektuak probatzea: konposatuaren lagin txiki bat edan ondoren, Aurora Ribosoma eta Armando Neutrino bihurtzen dira, beren ezagutza eta trebetasun guztiez baliatuko diren zirko-zientzialariak, ikusleei dibertitzeko eta azidoen eta baseen, neutralizazio-erreakzioen eta, azken finean, pH-aren mundu liluragarria erakusteko. Hori guztia malabarismo, akrobazia, oreka eta, nola ez, umore zientifiko dosi handiekin.


  • HOMO Curiositatis

    Gazteleraz. 4 urtetik aurrera.  

    Ssio bakarra 11:30etik 12:30era.

    Pase librea kalean. Euria balitz, aforoak limitazioak izan litzake.

    Neanderthal aurreko gizakia egungo Bilbo hirian esnatzen da. 400.000 urte baino gehiago igaro ondoren, bere begiak paisaia begiratzen hasten dira, eta bere oinek lurraldea berriro zapaltzen dute.

    Musika soinu arkaiko eta garaikideen bidez berarekin komunikatzen den etologo xelebre batek eskutik helduko dio bere esplorazioan, bere begiradan arakatuko du eta egungo gizakien eta bere arbasoaren arteko ulermen zubiak edo ispiluak jarriko ditu.


  • Zientzia piztia – Makusi

    Euskaraz. 0B sala. 4 urtetik aurrera.

    Saio bakarra 13:00etatik 14:00etara.

    Sarrera librea aforoa bete arte. 5-7 urteko haurrek, laguntzaile heldu batekin batera, zuzeneko esperimentuak egin ahal izango dituzte lehen lerroetan. Horretarako plazak mugatuak dira. Gainerako parte-hartzaileak ikuskizuna ikus dezaketa eta esperimentuak etxean egiteko material kita jasoko dute.

    .

    Arnaitz Fernandez fisikari eta meteorologoaren eskutik, ume eta gaztetxoak zientziara gerturatuko ditu “Zientzia Piztia” saioak. Esperimentuen bitartez, abentura zientifiko txiki batean murgilduko gara: objetu txikiak dantzan jarri, marrazkiak bizidun bihurtu…. Murgildu gaitezen elkarrekin zientziaren munduan!